Maisulanak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoak

Maisulanak. Guggenheim Bilbao Museoaren Bildumakoak

Bilbao

Guggenheim Bilbao nazioarteko panoraman arte moderno eta garaikideko museorik nabarmenetarikoa da eta Euskadin turismoa erakartzeko polo nagusi bihurtu da. Urtero milioi bisitari inguru hartzen du mundu guztitik etorriak. Programazio artistikoaren kalitatea eta esperientzia bakarra bizi ahal izatea erakargarriak dira.

Programazio artistikoak bilduma iraunkorraren aurkezpenak eta aldi baterako asmo handiko erakusketen egitaraua konbinatzen ditu. Lehenengoa Guggenheim sarean dauden museoetako funtsek osatzen dute.

Hartzen duen eraikin ederra Frank Gehry Ipar Amerikako arkitektoak diseinatu zuen. Forma organiko eta material bereziekin (hala nola kareharria, beira eta titanio bereizgarria kanpoaldearen zatirik handiena estaltzeko) eskultura handia gauzatu zuen.

Ordutegia

  • Asteartetik igandera:
    10:00etatik 20:00etara 
  • Astelehenetan: itxia, uztail eta abuztuan izan ezik
  • Abenduaren 25ean eta urtarrilaren 1ean itxia
  • Abenduaren 24an eta abenduaren 31n museoak 17:00etan ixten du. 

Argibide gehiago

Tarifak:

Museoaren tarifak programazio artistikoaren eta bisitariaren profilaren arabera aldakorrak dira. Sarrerak jardunaldi guztian zehar museoaz gozatzeko aukera ematen du, beraz, irten eta berriz sartzeko aukera dago.

Sarreren aldez aurretiko salmenta: www.guggenheim-bilbao.es online ticketak aukeran.

Guggenheim Bilbao Museoa. Abandoibarra etorbidea, 2. 48009 Bilbao (Bizkaia)

Eta gainera