Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Erakusketa iraunkorra

Ezkerraldea

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoak meatzeen kultura eta historia aztertu, zaindu eta hedatzea du xede. Museoak duen aleen bilduma Meatzearen Museoa Kultur Elkarteak berreskuratu eta zaharberritu du. Aipatu elkartea boluntarioek osatzen dute.

Meatzaritzaren ondareak burdinaren ustiapenak izan zuen industria garrantzia argi eta garbi uzten du. Horren ondorioz, paisaia naturala, soziala eta ekonomikoa eraldatu zen.

Gaur egun mendi horietan historian zehar meatzea ateratzearen arrastoa inprimatuta dago. Adibiderik argiena Bodovalleko ebakia da.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera:
    9:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (uztail eta abuztuan, 20:00ak arte)
  • Larunbat eta jaiegunetan:
    11:00etatik 14:00etara eta 16:00etatik 19:00etara (uztail eta abuztuan, 20:00ak arte)
  • Igandeetan:
    11:00etatik 14:30era
  • Astelehenetan: itxita

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 3 €
  • Murriztua: 2 € (ikasleak, erretiratuak, desgaituak, 8tik 12 urtera bitarteko haurrak)
  • Taldeak: 2,50 € (gutxienez 12 pertsona, gidarik gabe)
  • Doako sarrera: 8 urtetik beherako haurrak, audiogidak, bazkideak, langabetuak, irakasleak... 
  • Bisita gidatua: 4 €

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa. Campodiego auzoa, z/g. 48500 Gallarta/Abanto-Zierbena (Bizkaia)

Eta gainera