ERAKUSKETA BERRIA

Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa
  • Noiz

    2025/01/30(e)tik 2025/04/20(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Busturialdea

Aurtzaroa gerran zegoen mundu batean 1939-1945

Haurtzaroa gerran zegoen mundo batean” deritzon erakusketa hau, Gernikako Bakearen Museoan bisitatzeko aukera egongo da, 2025eko urtarrilaren 30etik eta apirilaren 20ra. Bigarren Mundu Gerrako haurren esperientzien eta haurtzaroari buruzko ondorioen panoramika bat eskainiko da eta, aldi berean, agerian utziko da bakeak orainerako eta etorkizunerako duen garrantzia, iragan hurbileko historietatik eta adibideetatik abiatuta.

1939tik 1945era, milioika adingabek eguneroko bizitzaren eraldaketa erradikala ezagutu zuten, gerrarekin bizi izan ziren egunero, gerraren izugarrikerietatik bizirik ateratzen saiatu ziren eta beren adinarekin bat ez zetozen erantzunkizunak bere gain hartu behar izan zituzten.

Aurtzaroa gerran zegoen mundu batean 1939-1945

Rememchild proiektu europearraren bi urtetako ikerketaren ostean. Museo europearretako aditu, unibertsitate, fundazio eta profesional talde batek osatzen duena, besteak beste, UNED, URJC, EUROM, Maizon d’izieu, Fondazione Campo Fossoli, Euroclio, ICMEMO-HRI eta Gernikako Bakearen Museoa.

Erakusketa jatorri desberdineko hainbat piezekin osatzen da, Ipar Irlandako Conflict textiles-eko zazpi arpillera edo ehungintza artelan eta J.C. Cubino artistaren 33 artelan. Izan ere, Cubinok, apurtutako jostailu inperfektu eta higatu horien bitartez –gero pentsarazteko eta hausnartzeko moduko zerbait bihurtuta— gerrak haurren eskumenetik kanpo mantendu nahi ditu.

  • Gernikako Bakearen Museoa Fundazioa
  • Rememchild Remembering childhood in European Wartimes
  • Conflict Textiles
  • Jean Claude Cubino

Xehetasunak: ERAKUSKETA BERRIA

Kokalekua

Gernikako Bakearen Museoa. Foru Plaza, 1, 48300 Gernika-Lumo, Bizkaia

Eta gainera