Durangoko Arte eta Historia Museoa

Durangoko Arte eta Historia Museoa

Durangoko Arte eta Historia Museoa Zerbitzuen Fundazio Publikoa da eta Durangoko Udalak 1984. urtean sortu zuen. Bere egoitza Etxezarreta jauregian, San Agustinalde kaleko 16. zenbakian, du.

Historia museoa: Historiaren I. gela beheko solairuan dago; bertan, plano, grafiko, mapa, tresna eta arropen bidez erakusten da Durangoko hiribilduaren ingurune kulturala, juridikoa eta politikoa.

Bigarren solairuan, Historiaren II. gelan, Manuel Losada, Alberto Arrue, Julián Tellaeche eta Antonio M. de Lecuona egileen artelanak daude, eta lan hauetan historian garrantzi handiena izan duten durangar batzuk agertzen dira. Halaber, horien bidez gertaera historiko batzuk ikus daitezke, batez ere Karlistadak gaitzat dituztenak.

Arte Ederren Museoa Hirugarren solairuak euskal pinturaren bilduma du: besteak beste, Aquerreta, Darío Urzay, Ibarrola, Ruiz Balerdi, Zumeta, Urcelay, Mari Puri Herrero eta Nagelen lanak ageri dira.

Ordutegia

  • Asteartetik ostiralera: 11:00etatik 13:30era eta 16:30etik 20:00etara
  • Larunbatetan: 11:00etatik 14:00etara eta 17:00etatik 20:00etara
  • Igandeetan eta jaiegunetan: 11:00etatik 14:00etara
  • Astelehenetan: itxita.

Argibide gehiago

Tarifak: Sarrera doakoa.

Web orria: http://www.turismodurango.net/museo-de-arte-e-historia