Bizkaikoa. MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan. Bilbao - San Frantzisko

  • Noiz

    2022/09/10(e)tik 2023/06/24(e)ra

  • Web

    Bisitatu

Bilbao

MusEkintza jaialdiak Bizkaiko museo eta leku historikoetan arte eszenikoak taularatuko ditu

Bizkaiko Foru Aldundiak antolatutako MusEkintza jaialdiak 2022ko irailaren 10ean eskainiko du lehen ikuskizuna, eta, hala, hasiera emango dio hilero Bizkaiko museo batean edo toki historiko batean ikuskizun desberdin bat eskainiko duen jaialdiari.

Jaialdia 2023ko ekainera arte egingo da, historiaz beteriko foru-museo eta -espazio hauetan: La Encartada fabrika museoan (Balmaseda), El Pobal burdinolan (Muskiz), Txakolin Museoa-Txakolingunean (Bakio), Euskal Herria Museoan (Gernika), Arkeologi Museoan (Bilbo), Arrantzaleen Museoan (Bermeo) eta Muñatones gazteluan.

Aurten, gainera, lau toki gehiagotan izango dira ikuskizunak: Mariaren Bihotza plazako aztarnategia (Bilbo), Artelan Berreginen Museoa, Europa Parkea (Bilbo) eta Santimamiñe (Kortezubi).

Espazio horiek hainbat arte-diziplinatako ikuskizunen eszenatoki izango dira: zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo, hala nola airetikoa, flamenkoa, garaikidea, pole dance...

Arte eszenikoz blaitutako programazio honek publikoaren esperientzia indartuko du, espazio bakoitzerako berariaz prestatutako argiztapen eta proiekzio apaingarri bati esker.

Argiztapena eta bideoko eta soinuko proiekzio mapatuak erabiliz girotze bat sortuko da, museo bakoitzean egingo den ekitaldi artistikora sartu aurretik ikus-entzuleei lagunduko dien esperientzia bat sortzeko aukeratutako espazioan.

Ikuskizunetara joateko, beharrezkoa da aldez aurretik erreserba egitea joan nahi den ekitaldia egingo den museo edo espazio bakoitzean. MusEkintzari buruzko informazio guztia kontsultatzeko: https://www.bizkaikoa.bizkaia.eus/

MusEkintzak diziplina artistiko ugari batzen ditu

Bigarren edizio honetan, MusEkintzak diziplina artistiko berriak gehitu dizkio programazioari, eta zinema, antzerkia, musika, ilustrazioak, poesia, eskultura, moda, bertsoak eta hainbat dantza-estilo eskainiko ditu, hala nola airetikoa, flamenkoa, garaikidea eta pole dance ...

Jaialdia irailaren 10ean hasiko da, Bilboko Arkeologi Museoan, A vueltas con Lorca obrarekin, Carmelo Gómezen eta Mikhail Studynov-en eskutik, zeinak Emi Ecayk zuzentzen dituen.

Irailaren 24an, Ganso & Ciak Babo Royal ikuskizuna eskainiko du, familia osoarentzat, Muskizeko Muñatones gazteluan. Urriaren 29an, Maitane Sarralderen Desªnuda dantza garaikide eta esekiko ikuskizunaz gozatzeko aukera izango dugu, Bilboko Europa Parkean.

Azaroaren 26an, Bilboko Arte Berreginen Museoa filmatzeko set bihurtuko da, ECCBIren eskutik. Urtarrilaren 28an, Bermeoko Arrantzaleen Museoan, Memoria de un Pez Buenoren bidez, Bilboko Udal Txistularien Bandak arreta handiz hautatutako doinuak joko ditu Elisabeth Pérez ilustratzailearen irudiei eta testuari laguntzeko.

Otsailaren 25ean, Balmasedako La Encartada fabrika-museoan, Matxalen Bilbaok eta Natalia Garcíak dantza hurbilduko diote publikoari, Serenity Suiteren bidez.

Martxoaren 18an, Adriana Bilbaok ÉCLAT – La moda como símbolo de (R)evolución.

La danza como medio de revelación lana eramango du Bilboko Mariaren Bihotza plazako aztarnategira. Apirilaren 29an, mikroantzerkia nagusi izango da Bakioko Txakolin Museoa-Txakolingunean, Mikel Martínezen Tabernaria eta Luna Lunaren Repiqueteo obrekin.

Maiatzaren 27an, ATX Teatroak BilakATXe eramango du Muskizeko El Pobal burdinolara.

Eta, ekainaren 10ean, Garazi Etxaburu dantzariak bizitza emango dio, Kandelaken bidez, Jose Pablo Arriagak sortutako tamaina handiko egurrezko eskultura bati, Euskal Herria Museoan.

MusEKintzak ekainaren 24an amaituko du bigarren edizioa, Santimamiñen, Ez da kasualitatearekin.

Bertsoen bat-bateko musika-emanaldia da.

Bertsolariek gitarra, biolina eta saxoa oinarri hartuta inprobisatuko dute, moderatzaileak proposatutako gaietatik abiatuta.

Saioak ez dira mistoak; lau bertsolariak eta gaiak femeninoak dira Emakumezko bertsolariei, musikari eta bertsoei esker umorea, jolasa, hausnarketa eta konplizitatea batzen dituen ikuskizun bat.

Kartela

EGITARAUA

Museo de Reproducciones. San Frantzisko Kalea, 14, 48003 Bilbo, Bizkaia

Eta gainera