Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Erakusketa iraunkorra

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Erakusketa iraunkorra

Bilbao

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoak olgetaren ikuspegitik Bilboko Itsasadarraren itsas ondarea kontserbatu eta hedatzeko lanean dihardu, tokiko eta atzerriko bisitariari begira. Euskalduna ontziola ohiei dagozkien dikeen zonan dago, Abandoibarra pasealekuaren barruan, Guggenheim eta Euskalduna Jauregiaren ondoan.

BIIMk guztira 27.000 m2 inguru ditu, bi espaziotan banatuta: barrukoa eta kanpokoa. Kanpoaldean, dikeetan  erakusketaren zati bat kokatzen da, besteak beste, itsasontziak, aingurak, buiak edo Carola garabia. Aisialdirako espazio egokia da eta itsas aisialdiko jarduerak elkartzeko gune bezala protagonismo handiagoa lortuz doa.

Museoaren barrualdean gutxi gorabehera 7.000 m2 daude, bi solairutan banatuta, eta aldi baterako erakusketak nahiz iraunkorrak kokatzen dira. Erakusketa iraunkorra hiru gai nagusiren inguruan egituratzen da: Itsasadarraren ingurune fisikoa, Bilbon eta bere inguruetan merkataritzaren eboluzioa eta ingurunearekiko industriaren eboluzioa. Maketa mota desberdinek, ikus-entzunezkoek eta tamaina naturalean berregiteek Museoaren erakusketa iraunkorra osatzen dute.

Ordutegia

Negua:

  • Asteartetik ostiralera:
    10:00etatik 18:00etara
  • Larunbat, igande eta jaiegunetan:
    10:00etatik 20:00etara 

Uda:

Asteartetik igandera eta jaiegunetan:
10:00etatik 20:00etara 

Argibide gehiago

Tarifak:

  • Orokorra: 6 €
  • Murriztua: 3,5 €
  • Doan: 6 urtera arteko haurrak 
  • Astearteetan doakoa da, uztail eta abuztuan izan ezik. 

Bilboko Itsasadarra Itsas Museoa. Ramón de la Sota kaia, 1. 48013 Bilbo (Bizkaia)