Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala

Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala sortu da laguntza-organoa izateko Bizkaiko Foru Aldundiko eta foru-sektore publikoko erakundeetako kontratazio-organoentzat zein kontratazio-sistema horri beren borondatez atxikitzen zaizkion Bizkaiko Lurralde Historikoko udaletako eta haien menpeko erakunde instrumentaletako, mankomunitate zein partzuergoetako kontratazio-organoentzat ere. Bizkaiko Foru Aldundiaren uztailaren 20ko 125/2016 Foru Dekretuaren bidez sortu zen.

Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralaren ardura da eskuraketa zentralizatuko ondasun, obrak eta zerbitzuen espedienteak kudeatzea, baita kontratazio zentralizatuko prozesuak aztertu, planifikatu eta bultzatzea zein prozesuon jarraipena egitea eta beste erakunde batzuk Kontratazio Zentralari atxiki dakizkiola sustatzea ere.

Hala, Kontratazio Zentrala tresna baliagarria da ondasunak eskuratzerakoan izandako kostuak murrizteko, kontratazio publikoan gardentasun eta segurtasun handiagoa izateko, administrazio-izapide gutxiago izateko. Oro har, sinplifikatu egiten du izapidetze-prozesua.

Funtzionamendua

Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralak bere gain hartzen dituen kontratazio-espedienteak esparru-akordio baten bidez izapidetuko dira, baina, edozelan ere, beste edozein prozedura ere erabili ahal izango da horretarako eta kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudian jasotzen diren teknika eta tresna guztiak ere erabili ahal izango dira.

Entitate atxiki bakoitzari dagokio esparru-akordioan oinarritutako kontratuen adjudikazioa eta formalizazioa izapidetzea, kontratazioaren arloan indarrean dagoen araudian ezarritakoaren arabera.

Halaber dagokio Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralak izapidetutako kontratazio-espedienteetan parte hartu duen entitate horretako organo eskudunari gastua baimentzeko eta xedatzeko eskumena zein ordainketa agintzekoa.

Nahi duzu Kontratazio Zentral Foralari atxikitzeko aukera baliatu?

Bizkaiko Kontratazio Zentral Foralari atxikitzea formalizatzeko atxikimendu-hitzarmena sinatu behar da.

Bizkaiko Foru Aldundiak formalizatutako esparru-akordioen zerrenda.

2022ko akordioak

Bizkaiko Kontratazio Zentral Forala

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila.

Kontratazio Zerbitzua

Helbidea
Hurtado de Amezaga 6 (Aiala Kantzilerraren kaleko sarrera)
48008 Bilbo
Tel.:
946 082 462 / 946 082 457
Email:
central.contratacion@bizkaia.eus