2026(e)ko irailaren 15(a) 12:07

270 jarduera baino gehiago Bizkaiko kultur ondarea ezagutzeko

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

EOJ 2026

Bizkaiko Foru Aldundiak Ondarearen Europako Jardunaldiaren edizio berria aurkeztu du.

 

Jardunaldiak urri osoan egingo dira. Aurten doako 270 jarduera baino gehiago izango dira Bizkaiko 77 udalerritan.

 

172 erakundek hartzen dute parte antolaketan, hala nola kultur elkarteek, museoek eta udalek.

“Gure eskuetan” da aurtengo lema.

 

Euskal Museoan aurkeztu dituzte jardunaldiak. Honako hauek hartu dute parte: Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura eta Kiroleko foru-diputatuak eta Amaia Aprazi Sahagún edizio honetako edukien koordinatzaileetako batek.

Jardunaldiak antolatzen parte hartzen duten udalerrietako, elkarteetako eta erakundeetako ordezkariak ere egon dira.

 

Gure ondarea ezagutzea eta babestea

 

Ondarearen Europako Jardunaldien 26. edizioa izango da aurten Bizkaian. Gaia arriskuan dagoen ondarea izango da.

 

Kultur ondareari eragin diezaioketen arriskuei buruz eta babesteko zer egin dezakegun hausnartzea izango da helburua.

 

Kultur ondarea gure historiaren eta gure bizitzaren parte da.

 

Adibidez, honako hauek ondarearen parte dira:

· elizak eta beste eraikin batzuk

· dantzak eta ohiturak

· paisaiak

· industria jardueraren arrastoak

· lanbide tradizionalak.

 

Jardunaldiek gogorarazi nahi dute ondare hori babestea erakundeen ardura dela. Baita gizarte osoarena ere.

 

Urriko jarduerak

 

Jardunaldiek Bizkaiko ondarea ezagutzeko hainbat modu eskaintzen dituzte.

 

Adibidez bisita gidatuak, ibilbideak hainbat tokitatik, tailerrak, hitzaldiak eta topaketak, erakusketak, dokumentalak eta beste proiekzioak, kontzertuak eta ikuskizunak, bisita antzeztuak.

 

Bisita gidatuei eta ibilbideei esker ondare kulturalari, historikoari, industrialari eta naturalari lotutako tokiak ezagutu ahal izango dira.

 

Honako hauek ezagutu ahal izango dira:

· paisaiak eta meatzaritzako eremuak

· gotorlekuak

· urari lotutako instalazioak

· baserriak eta eraikin bereziak

· portuak eta itsas eremuak

· memoria historikoari lotutako lekuak.

 

Arkitekturari, arkeologiari, tokien izenei eta lanbide tradizionalei lotutako ibilbideak ere izango dira.

 

Horietako jarduera askotan espezialistek eta lurraldea ondo ezagutzen duten pertsonek hartuko dute parte.

 

Hitzaldietan eta topaketetan honako gai hauei buruz arituko dira:

· eraikin historikoen babesa

· industria ondarea

· dokumentuak kontserbatzea

· ohiturak eta ezagutzak

· ondarea zaharberritzea

· emakumeak memoria kolektiboan egotea

· ondarea modu jasangarrian babestea.

 

Parte hartzeko eta ikasteko tailerrak

 

Jardunaldietan hainbat adinetako pertsonentzako tailerrak ere egongo dira.

 

Honako hauei lotutako jarduerak egongo dira:

· teknologiak berriak

· argazkigintza eta herrialdeen memoria

· gastronomia tradizionala

· herri-jolasak

· 3 dimentsiotako inprimaketa

· dantza

· artisautza

· paisaiak.

 

Jarduera horien helburua da modu praktikoan gure ondarea ezagutzea eta zaintzen ikastea.

 

Jarduera horietako askori esker, hobeto ezagutuko ditugu Bizkaiko hainbat tokitako memoria eta kultura adierazpenak.

 

172 erakundek hartu dute parte

 

Ondarearen Europako Jardunaldiak Europako Kontseiluak Europar Batasunarekin elkarlanean egiten dituen ekimena da. Europan 1991n hasi ziren.

 

Gizarteari kultur ondarea ezagutzen, baloratzen eta babesten laguntzea da helburua.

 

Bizkaian, aurtengo edizioan 172 erakundek hartuko dute parte:

· 79 kultur erakundek

· 33 museok

· 60 udalek.

 

Elkarlan horri esker, jarduerak 77 udalerritara iritsiko dira.

 

26 urte hauetan, honako hauek ere hartu dute parte: kultur elkarteek, ikastetxeek, profesionalek, artisauek eta herritarrek.

 

Urte hauetan landu diren gaiak honako hauek izan dira, besteak beste:

· industria ondarea

· komentuak eta monasterioak

· baserriko bizimodua eta lanbide tradizionalak

· bideak

· migrazioa

· emakumeen ondarea

· hezkuntza

· ondare inklusiboa eta irisgarria

· ondare arkitektonikoa.

 

Aurten arriskuan dagoen ondareari buruzkoa izango da.

 

Jardunaldiei esker, kultur ondarea zer den hobeto ezagutuko dugu, eta ez dela eraikinez eta gauza zaharrez bakarrik osatzen ere ulertu ahal izango dugu.

 

Ondarearen parte dira baita ere ohiturak, paisaiak, ezagutzak eta komunitate baten kultura adierazteko beste forma batzuk.

 

Informazioa eta erreserbak

 

Jardueren programa eta informazio guztia honako webgune honetan ikus daiteke: www.ondareabizkaia.eus

 

Jardunaldien Instagram eta Facebook profiletan ere informazioa aurki dezakezu.

 

Gainera, aurten WhatsApp kanala izango du jardunaldien berriak jarraitzeko.

 

 

Hiztegia

 

Kultur ondarea: gizarte baten historiarako eta kulturarako balio handia duten eraikin, objektu, toki, ohitura eta ezagutza multzoa.

 

Memoria historikoa: gizarte batentzat garrantzitsuak diren iraganeko gertaeren oroitzapena eta ezagutza.

 

Arkeologia: iraganeko gizarteen ikerketa. Utzi dituzten objektuen, eraikinen eta beste arrastoen bidez ikertzen da.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp