2026(e)ko irailaren 01(a) 11:00

Telefónica eta AIC Fundazioek elkarrekin lan egingo dute prestakuntza digitala bultzatzeko

Ekonomia Sustatzeko Saila

Estibaliz León, Ainara Basurko eta Inés Anitua

Telefónica Fundazioak
eta AIC-Automotive Intelligence Center Fundazioak
lankidetza-hitzarmen bat sinatu dute.

Euskadin prestakuntza teknologikoa bultzatzea
eta lan aukerak hobetzea
da hitzarmen horren helburua.

Hori lortzeko, bi erakundeek
elkarrekin lan egingo dute
honako hauen bidez:

  • 42 Urduliz Bizkaia: doako
    prestakuntza teknologikorako zentroa.
  • AIC Academy: AIC-Automotive Intelligence Center
    Fundazioaren prestakuntza zentroa da.

Enpresen beharrei erantzutea

Telefónica eta AIC Fundazioek
pertsonen teknologia berrien prestakuntza
hobetu nahi dute.

Prestakuntza horrek enpresen beharrei ere
erantzutea nahi dute,
batez ere, automobilgintzaren
eta mugikortasunaren sektoreetan.

Hitzarmenak prestakuntzaren eta enpresen
harremana hobetzeko balioko du.

Prestakuntzako jarduera berriak

2 erakundeek hainbat jarduera antolatuko dituzte
teknologiaren eta lanbidearen prestakuntza hobetzeko.

Adibidez:

  • AIC zentroaren programetan
    42 Urduliz Bizkaiaren prestakuntzako
    edukiak erabili ahal izango dituzte.

  • 42 Urduliz Bizkaiak AIC zentroaren
    prestakuntzako edukiak erabili ahal izango ditu.

  • 2 erakundeak elkarlanean arituko dira
    automobilgintzari lotutako
    prestakuntza espezializatuetan.

  • Lanari eta talentuari lotutako
    topaketetan ere elkarlanean arituko dira.

Gainera, Telefónica eta AIC Fundazioek
elkarrekin sortuko dituzte
ezagutza eta gaitasun digitalak
hobetu eta eguneratu nahi dituzten
gazteentzako eta profesionalentzako jarduerak.

Jarduera horiek teknologia berriei
eta industrian horien erabilerari
lotuta egongo dira.

42 Urduliz Bizkaia

42 Urduliz Bizkaiak 2021etik dago martxan.
Telefónica Fundazioak
eta Bizkaiko Foru Aldundiak
bultzatzen dute zentro hori.
42 Urduliz Bizkaiak doako
prestakuntza teknologikoa eskaintzen du.

Enpresek behar dituzten
ezagutza eta gaitasun digitaletan
pertsonak prestatzea da helburua.

AIC zentroarekin egindako hitzarmenari esker,
42 Urduliz Bizkaiak harreman estuagoa izango du
automobilgintzaren sektorearekin.

Euskadiko industriarentzat
garrantzi handia du sektore horrek.

AIC Fundazioaren parte-hartzea

AIC Fundazioak automobilgintzaren
eta mugikortasunaren sektoreei buruzko
ezagutza emango du.

Enpresen berrikuntzari eta hobekuntzari
lotutako proiektuetan
eta prestakuntza aurreratuan
duen esperientzia ere emango du.

Telefónica eta AIC Fundazioek
elkarrekin parte hartuko dute ere
jardunaldietan, topaketetan eta lan azoketan.

Ezagutza eta gaitasun digitalak dituzten pertsonak
euskal enpresen lan aukeretara
hurbiltzea da helburua.

Hitzarmenari esker, etorkizunean
elkarrekin egindako jarduera
eta proiektu berriak sortuko dituzte.

Hiztegia

Automobilgintza: ibilgailuak fabrikatzeari
eta garatzeari lotutako sektorea.

Mugikortasuna: pertsonak eta salgaiak
toki batetik bestera mugitzeko modua.

Talentua: pertsona batek jarduera bat
ondo egiteko dituen ezagutzak eta gaitasunak.

Berrikuntza: hobetzeko ideia berriak
eta gauzak egiteko modu berriak
sortzea eta erabiltzea.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp