2026(e)ko martxoakren 02(a) 16:00

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiek 2026ko Udalekuak programa aurkeztu dute, inoiz baino plaza gehiagorekin

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Udalekuak 2026

Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako aldundiek
2026ko Udalekuak programa aurkeztu dute.
Programa horren bidez, udalekuak antolatzen dituzte
7 eta 13 urte bitarteko haurrentzat.

Udalekuak uztailaren 1etik 29ra bitartean izango dira,
eta bertan haur bakoitzak
7 egunez parte har dezake.

Zenbat plaza daude 2026ko udalekuetan?

Aurten, programak 4.289 plaza eskainiko ditu,
Euskadiko 3 lurraldeetan banatuta:

  • Bizkaian: 1.544 plaza.
  • Araban: 1.695 plaza.
  • Gipuzkoan: 1.050 plaza.

Plaza horietatik, 4.004 plaza euskaraz izango dira
eta 285 plaza euskaraz eta gaztelaniaz izango dira.

Plazak adinaren arabera

  • 7 eta 8 urteko haurrentzat:
    404 plaza.
    Plaza guztiak euskaraz izango dira. 

  • 9 eta 11 urte bitarteko haurrentzat:
    2.245 plaza.
    • 2.090 plaza euskaraz.
    • 155 plaza euskaraz eta gaztelaniaz.

  • 12 eta 13 urteko haurrentzat:
    1.640 plaza.
    • 1.510 plaza euskaraz.
    • 130 plaza euskaraz eta gaztelaniaz.

Non izango dira udalekuak?                  

Udalekuak 15 instalaziotan egingo dira,
Euskadiko hiru lurraldeetan:

Bizkaian antolatuko dira:
La Arboledan, Gorlizen,
Lurraskan, Meakaurren, Legasan,
eta oraindik zehaztu gabe dauden
beste 2 tokitan.

Gipuzkoan antolatuko dira:
Txurrukan (Orio), Zarautzen,
Juan Sebastián Elkanon (Hondarribia)
eta oraindik zehaztu gabe dauden
beste 2 tokitan.

Araban antolatuko dira:
Zuhatzan, Barrian (Barria-Narbaiza) eta Espejon.

Zenbat balio du udalekuetan parte hartzeak?

Haur bakoitzak 146 euro ordainduko ditu.
Hobariak daude familia ugarientzat
eta gizarte laguntzak jasotzen dituzten familientzat.

Prezioaren barruan daude:
ostatua, jateko guztia, jarduerak,
dinamizazioa eta asegurua.
Donostiatik, Bilbotik edo Gasteiztik
udalekua egiten den tokirainoko garraioa
prezioaren barruan dago ere.

Premia bereziak dituzten
adingabeen parte-hartzea

Programak plazen ehuneko 5 gordetzen du
premia bereziak dituzten adingabeentzat.
Plaza horiek elkarte espezializatuen laguntza dute,
adingabe horien parte-hartzea errazteko.

Talde profesionala udalekuetan

Udalekuetan honako profesionalak izango dira:

  • Aisialdiko begirale tituludunak.
  • Udalekuetako zuzendariak.
  • Bela edo windsurfa bezalako jardueretan
    espezializatutako langileak.
  • Desgaitasuna duten adingabeei
    arreta emateko prestatutako profesionalak.

Izen-emate prozesua

Udalekuetako plazak zozketaren bidez
banatzen dira.
Lehenengo izena eman behar da,
zozketan sartu ahal izateko.

Honakoak dira izena emateko datak:

  • Bizkaian: martxoaren 9tik 18ra.
  • Gipuzkoan: martxoaren 6tik 20ra.
  • Araban: martxoaren 18tik 27ra.

Eskaera bakoitzean gehienez
3 haurren izena eman daiteke.

Hauek dira plazak nori eman zaizkion jakiteko datak: 

  • Bizkaian: apirilaren 20an.
  • Gipuzkoan: martxoaren 26an.
  • Araban: apirilaren 16an.

Familiek informazio guztia begiratu
eta udalekuen eguneroko jarraipena
egin dezakete web-orri honetan:
www.bizkaia.eus.

Hiztegia:

Udalekuak: Haurrek etxetik kanpo egun batzuetan
egiten dituzten hezkuntza- eta aisialdi-jarduerak.

Windsurfa: itsasoan, laku edo urtegi batean
egiten den ur kirola.
Kirola egiten duen pertsona uretan mugitzen den
taula baten gainean doa.