2025(e)ko irailaren 11(a) 13:20

Bizkaia Repararen kanpaina berriro martxan dago, iazko arrakasta handia eta Europako saria lortu ondoren

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

Arantza Atutxa foru diputatua

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaia Repara
kanpainaren bigarren edizioa abiarazi du.
Ekimenaren helburua da
produktuen konponketa sustatzea
eta hondakin gutxiago sortzea.

Kanpainan saltokiek eta herritarrek
parte hartzen dute
eta iaz arrakasta handi izan zuen:

  • 94 saltokik eta 1.800 pertsonek baino gehiagok
    parte hartu zuten.
  • Ia 14 tona produktu konpondu zituzten.
  • Ia 5.000 bonuak saldu ziren,
    hau da, bonu guztien ehuneko 93a.
  • Hondakinen prebentziorako ekimen onenaren
    Europako lehenengo saria lortu zuen.

Kanpaina irailaren 15ean hasi da.
Saltokiek urriaren 6ra arte
bat egin dezakete kanpainarekin.
Herritarrek azaroaren 5etik aurrera
trukatu ditzakete bonu berriak.

Bonu bakoitzak 10 euro balio du
eta produktu sorta zabal baten
konponketen kostutik
deskontatzeko erabil daiteke.
Iaz gehien konpondu ziren produktuak
izan ziren ehungintza, oinetakoak eta larrua,
erlojuak eta bitxiak, eta informatika.

Kanpaina honek bi onura ditu:

  • Herritarrentzat: konponketa merkeagoak.
  • Saltokientzat: jarduera bultzatzen du
    eta negozio-aukera gehiago sortzen ditu.

Europako saria

Joan den ekainean, Bizkaia Reparak
Hondakinen Prebentzioaren Europako Asteko (EWWR)
lehenengo saria lortu zuen.

Bizkaiko Foru Aldundiak parte hartu zuen
administrazio publikoaren ekimenak
aurkezten ziren kategorian.
12.700 hautagai baino gehiago
aurkeztu ziren sarietan.

Epaimahaiak baloratu zuen
Bizkaia Repara kanpaina sortzailea
eta berritzailea dela,
eta herritarren artean kontsumo arduratsuagoa
sustatzeko balio duela.

Bizkaia Repara kanpaina
Bizkaiko Hondakinak Prebenitzeko
eta Kudeatzeko 2030erako Planaren parte da.
Plan horrek produktuak
konpontzearen eta berrerabiltzearen
eta hondakinak murriztearen alde egiten du,
garapen jasangarriko eredu baten
gai garrantzitsuenak izanik.

Hiztegia:

Trukatu: gauza bat beste batekin aldatzea.
Kasu honetan, bonu bakoitzarekin
konponketa bat merkeago ordain dezakezu.

Berritzailea: gauzak modu berri batean egiten dituena.

Garapen jasangarria: herrialde edo lurralde baten garapena,
ekonomikoki hazten dena eta herritarren eskubideak
eta ingurumena errespetatzen dituena.


Bideoak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp