Berriak
2026(e)ko uztailakren 29(a) 16:27
Elixabete Etxanobek itun bat proposatu du Bizkaian aukera berriak sortzeko
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
San Ignazio eguneko harrera
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak
itun handi bat sortzea proposatu du
Bizkaian bizi diren pertsona guztientzat
aukera berriak lortzen laguntzeko.
Ahaldun nagusiak San Inazio eguneko
ekitaldi instituzionalean egin du proposamena.
Bizkaiaren orainari, etorkizunari
eta erronka nagusiei buruz hitz egin du ekitaldian.
Bizkaiaren etorkizuna hobetzeko ituna
Elixabete Etxanoberen iritziz
erakundeek, enpresek eta gizarteak
elkarrekin lan egin behar dute
Bizkaiko erronka nagusiei aurre egiteko.
Honako hauek dira erronka horietako batzuk:
- Gazteei etxea eskuratzea erraztea.
- Adinekoei eskaintzen zaizkien
zaintzen aukerak hobetzea. - Emakumeen eta gizonen arteko
berdintasunean aurrera egitea. - Bizkaiko eskualde guztietan
garatzeko aukera berak izatea lortzea.
Guztientzako aukerak sortzea
Bizkaia guztientzako aukerak dituen
lurraldea izatea da
ahaldun nagusiak proposatutako itunaren helburua.
Hori lortzeko, honako gai hauek
garrantzitsuak direla uste du:
- Kalitate oneko lana sortzea.
- Ekintzaileei eta enpresei laguntzea.
- Berrikuntza bultzatzea.
- Gazteei aukerak eskaintzea.
- Bizkaiko talentua erakartzea eta mantentzea.
- Enpresetan eta beste lan batzuetan
erretiroa hartzen dutenak
gazteek ordezka ditzaten erraztea.
Ahaldun nagusiaren ustez, elkarlanari esker,
Bizkaiak egoera zailei aurre egin die
beste une batzuetan.
Horregatik uste du elkarlana beharrezkoa dela
Bizkaiko gaur egungo erronkei aurre egiteko,
eta etorkizuna prestatzeko.
Bizkaiaren autogobernua
Elixabete Etxanobek autogobernuaren
eta Ekonomia Itunaren garrantziaz ere hitz egin du.
Etxanoberen iritziz, tresna horiei esker
Bizkaiko beharrentzat egokiagoak diren
erabakiak har daitezke
eta zerbitzu publikoak hobe daitezke.
Hiztegia:
Ekintzailea: proiektu edo negozio berria
martxan jartzen duena.
Berrikuntza: hobekuntzak lortzeko
ideia eta gauzak egiteko modu berriak
sortzea eta erabiltzea.
Talentua: zerbait ondo egiteko
gaitasuna edo trebetasuna.
Autogobernua: lurralde batek
bertako gaiei buruz erabakiak hartzeko
duen ahalmena.
Ekonomia Ituna: euskal erakundeei
bere zergak biltzeko eta kudeatzeko
aukera ematen duen sistema.