Berriak
2026(e)ko ekainakren 09(a) 12:57
Bizkaiak garraio publikoa hobetzen jarraituko du 2027ra arte
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea, Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila
Garraio Publikoa Bultzatzeko Plana
Garraio Publikoa Bultzatzeko Planeko
6 neurri aurkeztu dituzte
Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusiak
eta Sonia Pérez Garraioak, Mugikortasuna
eta Turismoa Sustatzeko foru diputatuak.
Barakaldoko Ansio zabalgunean aurkeztu dituzte.
Plana 2023an aurkeztu zuten,
eta 2027an amaituko da.
Bizkaian mugitzeko modu berri baten
oinarria izango da.
Ahaldun nagusiak esan du
Bizkaiko mugikortasun iraunkorraren
legealdia izaten ari dela.
Bizkaiko Foru Aldundiak
garraio publikoa hobetu nahi du
hurrengo urteetan.
Pertsona guztientzat Bizkaian mugitzea
errazagoa, erosoagoa eta irisgarriagoa
izatea da helburu nagusia.
Foru Aldundiak honakoak lortu nahi ditu:
- Garraio publikoa erabiltzea
errazagoa izatea. - Garraio batetik bestera aldatzeak
ez diru gehiago balio izatea. - Tarifak ulertzeko errazagoak izatea.
- Pertsona guztiek garraio aukera onak izatea,
bizi diren lekuan bizi direla.
Era berean, garraiobide guzti hauek
koordinatuta funtzionatzea nahi du Aldundiak:
Metro Bilbao, Bizkaibus, Euskotren,
Renfeko aldirikoak, Bilbobus,
udalerrietako autobusak
eta BizkaiBizi bizikleta zerbitzua.
Horrek intermodalitatearekin zerikusia du,
hau da, bidaia berean
hainbat garraiobide erabili ahal izatearekin.
Bizkaiak 3 garraiorako eremu izango ditu.
Gaur egun 5 eremu daude.
2027ko urtarrilaren 31tik aurrera
3 bakarrik izango dira.
Aldaketa horri esker,
tarifa-sistema errazagoa izango da.
Garraiobidez aldatzeak ez du gehiago balioko
Aldundiak garraio-aldaketa askoren kostua kenduko du.
Neurri hori 2026ko urriaren 1ean hasiko da,
eta mailaka ezartzen joango da.
Tarifa-sistema errazagoa izango da
Garraio operadore guztientzat
sistema bera sortzeko lanean ari da Aldundia.
Gainera, bidaiaren kostuak honako alderdiak
kontuan hartzea nahi du:
- Pertsona batek garraio publikoa
erabiltzen duen maiztasuna. - Pertsonaren egoera ekonomikoa.
- Kolektibo jakin batzuen babesa.
Bizkaibus zerbitzua hobetuko da
Bizkaibus erabiltzen duten pertsonek
Metro Bilbaoren erabiltzaileek duten
aldi baterako titulu eta deskontu beren
onurak lor ditzakete jada.
Aldundiak Bizkaibusen lineak aztertu ditu.
Ibilbideak hobetzea eta zenbait lineak
ibilbide bera egitea saihestea da helburua.
Garroi publiko guztia hobeto koordinatuko da
Aldundiak Bizkaiko garraio zerbitzu guztiak
koordinatuko dituen organismo bat sortu nahi du.
Organismo hau Eusko Jaurlaritzarekin
eta udalerriekin elkarlanean arituko da.
Plangintza eta garraio publikoaren funtzionamendua
hobetzea izango da helburua.
Bizkaiko Mugikortasunaren Agintaritza izena izango du.
Inbertsio gehiago garraioan
Aldundiak garraio egiturak
hobetzen ere jarraituko du.
Besteak beste, honakoak dira nabarmenenak:
- Metroko 4. eta 5. lineek aurrera egitea.
- Metro Bilbaoko trenak berritzea.
- Bizkaibizi zabaltzea 113 udalerrira iritsi arte.
- Abiadura handiko trena Bilbora iristea.
Zer onura izango dituzte herritarrek?
Neurri horiekin, honakoak lortu nahi dituzte:
- Garraio publikoan bidaiatzea
errazagoa izatea. - Udalerrietan eta eskualdeetan mugitzea
erosoagoa izatea. - Garraio-aldaketak errazagoa izatea.
- Pertsona guztiek Bizkaian mugitzeko
aukera gehiago izatea.
Pertsona bakoitzak dituen beharretara egokitzen den
garraioa aukeratu ahal izatea da helburua.
Hiztegia:
Mugikortasun iraunkorra:
lekualdatzeko ingurumena zaintzen laguntzen duen
garraioa erabiltzea.
Tarifa:
zerbitzu bat erabiltzeko ordaintzen den prezioa.
Garraio-aldaketa:
bidaia berean garraiobide batetik bestera aldatzea.