Berriak
23 DE ekaina DE 2025 13:00
Bizkaiak Ondarearen Europako Jardunaldien 25. urteurrena ospatzen du
Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea
Ondarearen Europako Jardunaldien
Jardunaldiek pertsonak erdigunean ipini dituzte eta demokrazia kulturalaren aldeko apustua egin dute
Ondarearen Europako Jardunaldiak
Europako Kontseiluaren
eta Europar Batasunaren ekimena dira,
Helburua da herrialdeek ateak irekitzea
kultura-ondareari eta herritarren parte hartzeari.
Ondarea: komunitate batentzat balio historikoa, kulturala, artistikoa edo naturala duen leku baten ondasun materialen eta ez materialen multzoa. Belaunaldiz belaunaldi transmititzen da.
Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatzen
eta antolatzen ditu jardunaldi horiek.
Duela 25 urtetik hona, urtero ospatzen dira Bizkaian
adin guztietako pertsonek ezagutu dezaten
gure ondare historikoa, kulturala eta soziala.
Jardunaldi honen 25. edizioa aurkezteko
ekitaldi bat ospatu da,
eta Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia
izan da buru.
Elixabetek nabarmendu du
Ondarearen Europako Jardunaldiek
pertsona erdian ipintzen duela.
Hau da, ospatzen diren jardueretan
pertsonak protagonista izatera gonbidatu dituzte.
Ez dira soilik ikusle.
Parte hartzearen bidez, herritarrak dira
kulturari eta euskal ondareari
zentzua ematen diotenak.
Ekitaldian ere izan dira:
Aintzane Eguilior, Ondareari buruzko
Europako Jardunaldien Bizkaiko koordinatzailea,
eta Daniil Khochabo, Europako Kontseiluko
Demokraziarako Kultura
eta Ondare Dibisioko burua.
Gainera, ekitaldira etorri dira ere
jardunaldi hauetan lehen urteetatik
parte hartu duten elkarteetako, erakundeetako,
udaletako eta kultura erakundeetako ordezkariak.
Hain zuzen ere, jardunaldi horien
balio nagusietako bat da
gizarte eta kultura erakundeek
zuzenean parte hartzen dutela
jardunaldia osatzen duten jardueren antolaketan.
Ondarearen Europako Jardunaldien jarduerak
Urtero, jardunaldien programak ondarearen inguruko
200 kultura-jarduera baino gehiago ditu,
adin guztietako pertsonentzako.
Nortasuna: pertsona talde batek dituen ezaugarri berak, eta beste talde batzuetatik bereizten dituenak.
Jarduera horiek beharrezkoak dira
gure nortasuna eta gure ondarea
kontserbatzearen garrantzia ezagutzeko,
ulertzeko eta zabaltzeko.
Jardunaldi hauetan, urtero
gai berri bat lantzen da.
Horri esker ondarearen alderdi guztiak
ezagutu ditzakegu, hainbat ikuspuntutatik.
Urtero, arreta berezia jartzen da
alderdi hauetan: gizarteratzea,
ingurune iraunkorra,
eta parte-hartze komunitarioa.
Iraunkorra: denboran zehar mantendu daitekeena, tokiko baliabideak xahutu gabe eta ingurunea kaltetu gabe.
Gainera, urtez urte sartzen joan dira
duela 25 urte ezezagunak ziren
eta gaur egun ohikoak diren kontzeptuak.
Adibidez, ondare immateriala
eta ondare-komunitateak.
Ondare immateriala: leku baten historia eta kultura osatzen duten ohiturak, adierazpenak eta ezagutzak.
Ondarearen Europako 2025eko Jardunaldietako gaia
Aurtengo gaia ondare arkitektonikoa izango da,
Bizkaiko arkitektura mendeetan zehar
nolakoa izan den ezagutarazteko.
100 udal, museo, kultura-elkarte eta bestelako
erakunde eta instituzio baino gehiago
lanean ari dira Bizkaiko Foru Aldundiarekin
urrian egingo den edizio honetako
jardueren programa sortzeko.
"25 urte kultura eraikitzen"
Ekitaldi honetan, "25 urte kultura eraikitzen"
argitalpena ere aurkeztu da.
Argitalpena horrek jardunaldien bilakaera
berrikusten du protagonistetako batzuen
testigantzen eta esperientzien bidez.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp