2024(e)ko abenduaren 27(a) 11:47

2025eko aurrekontua Bizkaiko Foru Aldundiaren 2025erako aurrekontua 10.660,8 milioi eurokoa da

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Elixabete Etxanobe eta Itxaso Berrojalbiz

Aurtengo aurrekontuaren helburu nagusiak dira: proiektu sozialetarako diru gehiago ematea, lurraldeen arteko kohesioa bultzatzea eta sail bakoitzari behar duen dirua ematea.

Aurrekontu horiek Bizkaiko Batzar Nagusietan bozkatu dira eta gobernu taldea osatzen duten alderdien aldeko boto guztiak lortu dituzte. Guztira, Bizkaiko Batzar Nagusietako 51 botoetatik 46 lortu dituzte.

2025. urterako aurrekontua honela banatuko da Bizkaiko Foru Aldundia osatzen duten 9 sailen artean:

Ingurune Naturala eta Nekazaritza

  • Aurrekontua: 77,6 milioi euro.
  • Helburua:
    • Nekazaritza-, abeltzaintza- eta basogintza-sektoreak babesteko sortu den Suspertze Plana finantzatzea.

Gizarte Ekintza

  • Aurrekontua: 729,2 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Adinekoei, zaintzaileei, haurrei, desgaitasunen bat duten pertsonei eta babesgabetasun-egoeran dauden nerabeei arreta eta babes gehiago eskaintzea.
    • Gehien behar duten pertsonen iraupen luzeko zainketak hobetzea.

Euskara, Kultura eta Kirolak

  • Aurrekontua: 67,6 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Euskara, bereziki bizkaiera, sustatzea.
    • Kultura sustatzen jarraitzea, bereziki euskal sorkuntzaren proiektuak beste herrialdetan.
    • Bizi-ohitura osasungarriak sustatzea.
    • Emakumeen kirolari protagonismoa ematea.

Ogasuna eta Finantzak

  • Aurrekontua: 67,7 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Bizkaiko Foru Aldundia sendotzeaindartsuagoa, modernoagoa eta hurbilagoa izan dadin.
    • Sistema informatikoak, egoitza elektronikoaren funtzionamendua eta telefono bidezko zerbitzuak hobetzea.

Garraioak eta Mugikortasun Jasangarria

  • Aurrekontua: 208 milioi euro.
  • Helburua:
    • Bizkaibus, Metro Bilbao eta Bizkaibizi zerbitzuei dirua ematea.

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanak

  • Aurrekontua: 88,5 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Toki-erakundeekin gehiago lan egitea, Bizkaiko herritarren arteko batasuna eta bizikidetza ona lortzeko.
    • Larrialdi-zerbitzu on bat eskaintzen jarraitzea.
    • Toki bakoitzeko baliabideak arduraz aprobetxatzea.
    • Aldundia sendotzea, erakunde irekia, hurbila eta parte-hartzailea izan dadin.
    • Digitalizazio-prozesuarekin jarraitzea.
    • Enplegu publikoaren eredua hobetzea, egungo eta etorkizuneko erronketara egokitu dadin.

Ekonomia Sustapena

  • Aurrekontua: 80,51 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Ingurumena babestuko duen, tokiko baliabideak aprobetxatuko dituen eta ingurunea zainduko duen eredu ekonomiko bat sortzea.
    • Enpresak berritzeko ekintzailetzari laguntzea.
    • Proiektu berriak sortzeko gaitasuna duten pertsonak eta erakundeak erakartzea.

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna

  • Aurrekontua: 86,6 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Enpresak, bereziki enpresa txikiak,babesteko, laguntzekoeta sustatzeko proiektuak sortzea.
    • Ekintza guztien elementu nagusi gisaaukera-berdintasuna egotea.

Azpiegiturak eta Lurralde Garapena

  • Aurrekontua: 246,7 milioi euro.
  • Helburuak:
    • Bizkaiko errepideak hobetzea seguruagoak izan daitezen.
    • Halako proiektuetan aurrera egitea: itsasadarraren azpiko tunelaren obrak, Markinako saihesbidea, bizikletak ibil daitezen gune gehiago sortzea eta teknologiaz baliatzea errepideak eta bideak hobetzeko.
    • Proiektuak planifikatzea Bizkaiko lurraldeak hobetzeko.

Elixabete Etxanobe Ahaldun Nagusiak ziurtatu du aurrekontu horiei esker herritarrei zerbitzu hobeak emango zaizkiela.

Gainera, nabarmendu du harro dagoela Aldundia sendoa delako, dirua herritarren beharrak asetzera eta bizi-kalitate handiagoa eskaintzeko aukera berriak sortzera bideratzen duena.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp