2025(e)ko maiatzaren 07(a) 14:12

“Bizkaia Museoz Museo” Museoen Nazioarteko Egunaren ospakizuna

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Leixuri Arrizabalaga

Kulturgune horreek, museoek, gure gizartean betetzen daben funtsezko zereginaren hausnarketa sustatzen duen eguna da

Hurrengo maiatzaren 18an
Museoen Nazioarteko Eguna
ospatuko da Bizkaian.
Egun hori ospatzeko, aurtengo leloa da
"Bizkaia Museoz Museo, aukeratzeko beste".

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko museoekin batera
jardueren programa zabala antolatu du
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko.

Egun horretan, doan sartu ahal izango da
Bizkaiko museo gehienetan,
aire zabalean jarduerak izango dira
eta programazio berezia egongo da,
Bizkaiko 45 museoak
egun bakar batean ezagutzeko.

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
antolatutako jarduerak

Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko
aire zabalean jarduerak egingo dira Abandoibarran,
Bilboko Evaristo Txurruka kaian.

11:00etatik 19:00etara,
ikus-entzunezko batez gozatzeko
espazio bat egongo da.
Bertan, Bizkaiko 45 museoei buruzko
informazioa eskainiko da.

Gune horretan bertan,
museoekin lotutako tailerrak eta jarduerak
egongo dira 5 eta 11 urte bitarteko haurrentzako.
Jarduerak doakoak dira
eta 11:00etatik 15:00etara egingo dira.

Leixuri Arrizabalaga Euskara, Kultura
eta Kirol diputatuak azpimarratu du
ospakizun hau aukera bat dela
museoek kultura trukatzeko, tradizioak ezagutzeko
eta pertsonek elkar ulertzeko

duten zeregin garrantzitsuaz hausnartzeko.
Egun horren ospakizunari eta museoetako jardueren
eskaintzari buruzko informazio guztia
museoeneguna.eus webgunean dago.

Museo bakoitzaren programa
Museoen Nazioarteko Eguna ospatzeko

Arkeologia Museoa
Maiatzaren 17an 12:00etan eta 17:00etan,
 "Museoko espazio ezkutuetara" bisita gidatua.
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
"Baleazaleen herriak" doako tailerra.

Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
Urez Ur Fest jaialdia 11:00etatik 19:00etara,
adin guztietako pertsonentzako doako jarduerekin.
Maiatzaren 22an 19:00etan,
Javier González de Durana Isusiren hitzaldia
Cuadro de texto: Inpresionista: 
Mugimendu artistiko honek argiaren eta argiztapenaren bidez koadroetako objektuei edertasuna eman nahi die.

pintura inpresionistari buruz.

Bilbao Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera eta jarduerak doan.
11:30ean eta 18:00etan, "Del Greco a Zuloaga" erakusketaren
arteari eta literaturari buruzko bisita gidatua.
12:00etan, Max Ernst. Paris, 1922-1928
erakusketara bisita.
13:00etan, Josetxu Obregón musikariaren
biolontxelo kontzertua.

Guggenheim Bilbao Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
Sarrera online lor daiteke
maiatzaren 13tik aurrera.

Bilboko Berreginen Museoa
Maiatzaren 14an, "Ṣuwar al-Rūm. Islam. Eskultura klasikoa"
aldi baterako erakusketaren inaugurazioa.
Maiatzaren 15ean, Jorge Elices Ocón ikertzailearen
hitzaldia erakusketa honen inguruan.
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Bilboko Eleiz Museoa
Maiatzaren 17an eta 18an, museora sarrera doan.
Cuadro de texto: Pasoa: plataforma baten gainean irudi erlijiosoak jartzen dira prozesioan eramateko.

Opari bat emango zaie bisita egiten dutenei.

Bilboko Aste Santuko Pasoen Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Zezen Museoa
Maiatzaren 18an 10:00etatik 14:00etara,
museora sarrera doan.
Bisita gidatuak zezen-plazara
eta aretoko zezenketa erakustaldia.

Bilboko Athletic Club Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Euskararen Etxea
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Bilboko Euskal Abertzaletasunaren Museoa
Maiatzaren 19tik 23ra, doako bisita gidatuak
erakusketa iraunkorrean audio-gidekin.
Egun horietan museoa bisita egiten dutenentzat
opari bat izango dute.

Ziortza-Bolibarko Simon Bolivar Museoa
Josune Aramendi eta Unai Iturriaga bertsolariek
bat-bateko istorio bat kontatuko dute.
Publikoak parte har dezake
bertso-paperak abesten.

Orozkoko Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Gernikako Bakearen Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Bizkaia Zubitik
Maiatzaren 18an, % 20ko deskontua sarreretan
eta zubiaren historia kontatzen duen
audio-gida doan.

Arrantzaleen Museoa Bermeon
Maiatzaren 15ean 18:00etan,
Juan Antonio Apraizen erakustaldia
gure kostaldean arrantzarako materialak
nola erabiltzen diren ezagutzeko.
Maiatzaren 16an, 17an eta 18an, museora sarrera doan.

Cuadro de texto: Dastaketa: edariak eta elikagaiak probatzeko jarduera, batez ere, ardoak, ezaugarriak eta zaporeak ezagutzeko.Txakolin Museoa, Txakolingunea Bakion
Maiatzaren 18an 12:00etan,
Bizkaiko txakolinaren
eta nazioarteko ardo zurien dastaketa
herrialde bakoitzeko produktu tipikoekin.
Jardueraren prezioa 15 €koa da.

Euskal Herriko Meatzaritzaren Museoa Gallartan
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
Bisita gidatuak erdi-prezioan.

Cuadro de texto: Neandertala: Europan eta Asian bizi ziren giza espezia, duela 40 mila urte.Hontza Museoa Mañarian
Maiatzaren 15ean 19:00etan,
Durangoko Kurutse Santo Museoan
"Neandertalak Euskal Herrian"
eta "Durangaldea, hartz-lurraldea" hitzaldiak.

Dolomiten Aintzinako Fabrikaren Museoa Karrantzan
Maiatzaren 17an, Dolomitas eta Ambasaguas auzora bisita.
 "Dolomitas y su gente,
recuerdos de una fábrica en el tiempo".

Medikuntzaren Historiaren Euskal Museoa Leioan
Maiatzaren 19an 11:00etan,
doako bisita gidatua
"Medikuntzak aurrera egiten du
teknologiaren garapenarekin".

Euskal Herria Museoa Gernika-Lumon
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Santimamiñe Kortezubin
Maiatzaren 18an, doako bisita gidatuak.

Rialia Industria Museoa Portugaleten
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
"Zatoz, jolastu eta deskubritu"
haurrentzako pista-jokoa.

Enkarterrietako Museoa Sopuertan
Maiatzaren 18an, ibilbide zirkularra
museoaren ingurunean oinez.

Encartada Fabrika-Museoa Balmasedan
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.

Balmasedako Pasioaren Museoa
Maiatzaren 18an, bisita gidatua
"Ezagutu gure Aste Santua barrutik".

Durangoko Arte eta Historia Museoa
Maiatzaren 16an, 17an eta 18an, "Zapaburu",
3 urte arteko haurrek artearekin
esperimentatzeko proiektua.
Doako jarduera.

Santurtzi Itsasoa Museoa
Maiatzaren 18an 10:00etatik 15:00etara,
museora sarrera doan.
12:30ean, itsas istorioei buruzko
bisita gidatu antzeztua.
Jarduerak 2 € balio ditu.

Agurtza Itsasontzia Santurtzin
Maiatzaren 18an 11:00etan eta 12:30ean,
doako bisita gidatuak zurezko arrantza-ontzi
batean bizitza nolakoa zen ezagutzeko.

Berangoko Burdin Hesiaren Oroimenaren Museoa
Maiatzaren 18an, museora sarrera doan.
11:00etatik 13:30era, "Kapitainaren mezua",
familientzako doako ginkana.

Andrés de Urdaneta Natura Historiaren Museoa Loiun
Maiatzaren 17an 10:00etan,
doako bisita gidatua museoan.

Muñatones Gaztelua Muskizen
Maiatzaren 18an 10:30ean eta 12:30ean,
Erdi Aroko gazteluan bisita gidatua doan.

Pobaleko Burdinola Muskizen
Maiatzaren 17an, Jose Pablo Arriagaren
"El arte del encuentro: madera, hierro y fuego"
hitzaldia eta erakusketa.
Maiatzaren 18an, doako bisita gidatuak.

Orduña Hiria Museoak
Maiatzaren 15ean, "Etxekoak" erakusketaren inaugurazioa
eta Xabier Egiluz Isusi omenduko da.
Maiatzaren 18an 11:30ean eta 12:30ean,
doako bisita gidatuak.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp