2026(e)ko martxoaren 18(a) 10:00

Zabalik dago Ertibil-Bizkaia 2026 Ikus-arteen Erakusketa Ibiltarian izena emateko epea

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Eskabideak aurkezteko epea martxoaren 16tik 30era egongo da zabalik Bizkaiko Foru Aldundiaren egoitza elektronikoaren bidez, www.ebizkaia.eus.

Ertibil 2025 exposición

Zabalik dago Bizkaiko Foru Aldundiaren Ertibil-Bizkaia Ikus-arteen 2026ko deialdian parte hartzeko epea. Deialdiaren helburu nagusia Bizkaiko Lurralde Historikoan sorkuntza-proiektuak egiten dituzten artista berrien sormen-ekimenak babestea da, sariak emanez eta «Ertibil-Bizkaia» Ikusizko Arteen Erakusketa Ibiltaria osatzen duten lanak hautatuz, horrela artista horiei euren lanak erakusteko, beste artista gazte batzuekin loturak ezartzeko eta ibilbide profesionalen garapenean aurrera egiteko aukera eskainiz.

Ekimen honek, halaber, gazte hauen jarduera sortzailea suspertzea eta ikusizko arteen esparruan euren lana sustatzea du helburu, pintura, eskultura, grabatua, soinu-artea, argazkigintza eta bideoartea bezalako modalitateak barne hartuz. 1983an lehen edizioa gauzatu zenetik ERTIBILek euren sorkuntza-lana Bizkaian garatzen duten artista berrien babesarekiko eta sustapenarekiko konpromisoa berretsi du.

Edizio honetarako Aldundiak 50.500 euro bideratuko ditu sortzen ari diren artisten talentua ikusarazteko. Erakusketak gehienez 18 artelan izango ditu, Bizkaiko hainbat udalerritan erakutsiko direnak.

Hautatutako lanek, gehienez ere 15,  2.000 euroko saria jasoko dute euren sorkuntza artistikoa eta ikusizko arteen esparruan sustatzen laguntzeko. Gainera sari bereziak emango zaizkie hautatutako hiru obrari, lortutako puntuazioen arabera 7.000 euro, 5.000 euro eta 4.000 euroko zenbatekoekin, hurrenez hurren.

Halaber, aukeratutako lan berezien egileek 2027ko uztailean eta abuztuan Japonian  egingo den "nazioarteko egonaldi artistikoaz" gozatu ahal izango dute.

Bizkaiko Foru Aldundiak, sariak emanez eta ikusizko arteen erakusketa ibiltariak antolatuz, berretsi egiten du kultura sustatzeko eta sorkuntza artistikoari laguntzeko konpromisoa.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp