Berriak
2024(e)ko urriaren 04(a) 14:36
Urriaren 19an ospatuko da Euskaldunan Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketen III. Edizioa
Euskara, Kultura eta Kirol Saila
Sormena eta kulturarekin lotutako 25 emakume sortzaile bizkaitarrek parte hartuko dute mahai inguruez eta emanaldi ezberdinez osatutako egitarauan. Cristina Mardaras bertsolaria izango da aurtengo omendua. Bera da BEST topaketen hirugarren edizio honetako irudia. Aitziber Ibarguen Zallako sortzaileak egin du kartelaren diseinua Beatriz Sierra diseinatzaile grafiko igorretarraren kolaborazioarekin.
Best aurkezpena
BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko, elkar ezagutzeko, esperientzi
BEST, Bizkaiko Emakume Sortzaileen Topaketen III. edizioaren uUrriaren 19an ospatuko da Euskalduna Jauregian, kulturaren sektorean genero berdintasuna sustatzea eta lurraldeko emakume artista eta sortzaileen talentua eta sormena agerian jartzea helburu duen ekimen honen edizio berri bat.
Gaur izandako prentsaurrekoan Leixuri Arrizabalaga Bizkaiko Foru Aldundiko Euskara, Kultura eta Kirol Saileko foru diputatuak eta Itxaso Paya Zelako Kultur Ideiak elkarteko kideak adierazi dutenez, BEST ezinbesteko espazioa bihurtu da Bizkaian arte diziplina guztietako emakume sortzaileak batzeko, elkar ezagutzeko, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzeko eta euren arteko sinergiak ahalbidetzeko
Aurten, topaketak omenaldi berezia eskainiko dio Cristina Mardaras betsolari bizkaitarrari, berak bertsolaritzan egindako bidea erreferentea izan baita euskal emakume sortzaile askorentzat. Era berean, hirugarren edizio honetako irudia ere izango da Iurretakoa, Aitziber Ibarguen Zallako sortzaileak, Beatriz Sierra diseinatzaile grafiko igorretarraren kolaborazioarekin diseinatutako irudiari esker.
III. Edizioko Egitaraua
Egitarau oparoa prestatu dute antolatzaileek BEST Topaketen hirugarren ediziorako. Goizean, ohi bezela, ‘hitzak’ izango du garrantzia. 10:00etan ekingo zaie topaketei Leire Palacios kazetariak dinamizatuko duen lehen mahai-inguruarekin. "Txanponaren bi aldeak" lelopean, kultur arloan kudealeta lanetan diharduten emakumeak bilduko dira bertan. Ana Gutierrez Zinemakumeak Gara! jaialdiaren zuzendaria, Maria Gorizelaya BBK Aretoko programatzaile artistikoa, Marta Urcelay Musekintza jaialdiko koordinatzailea eta Matxalen De Pedro sortzailea eta Dantzertiko irakaslea egongo dira solasaldian.
Ondoren, 12:00etan, "Txanpon baten truke" izenburupean, emakume sortzaileek dituzten plazak zenbat diren eta nolakoak diren aztertuko du Leire Palaciosek bigarren mahai-inguruan. Bertan hartuko dute parte Toti Martinez de Lezea idazleak, Aranzazu Calleja
musikari eta konpositoreak, Eva Guerrero koreografo eta interpreteak eta Onintza Enbeita bertsolari eta kazetariak.
Cristina Mardarasi omenaldia
Arratsaldean Cristina Mardaras bertsolariari omenaldi berezia eskainiko zaio ikuskizun formatoan 18:00etatik aurrera. Iurretan jaioa, bera izan zen Euskal Herriko Bertsolari Txapelketa Nagusian lehen aldiz parte hartu zuen emakumea, 1986. urtean. Cristina Mardaras bertsolaria, ipuin kontalaria, irakaslea, eta herrigintza eta euskararen aldeko ekintzailea da. BEST Topaketen III. edizio honetan bere lanaren aitortza egin nahi dugu , Bizkaiko emakume sortzaile askorentzat erreferentea eta aitzindaria izan baita
adierazi du Itxaso Payak, Zelako Kultur Ideiak elkarteko kideak.
Horretarako, dantza, bertsoak, interpretazioa eta musika barne hartzen dituen ikuskizuna prestatu dute antolatzaileek sortzaile ezberdinekin: Meñakoz Dantza Taldea, Iratxe Urkiaga aktorea, Mad Muasel rapera, Onintza Enbeita, Haizea Telleria, Enare Muniategi eta Iruri Altzerreka bertsolariak eta Irina Alvarez eta Itxaso Gomez musikariak, hain zuzen ere.
Gainera, egun osoan zehar instalazio artistiko partehartzailea egongo da kokatuta aretoaren kanpokaldean.
BEST Topaketen balorazioa
Zelako Kultur Ideiak kooperatibak Bizkaiko Foru Aldundiaren babesarekin BEST ekimenaren bi edizio antolatu ditu jadanik. Helburua irmoa izan da hasieratik, Bizkaian bizi edo sormen lanetan diharduten emakumeentzako topaleku izatea, elkar ezagutzeko aukera eskainiz, esperientziak eta ezagutzak elkarbanatzeko gunea eraikiz eta euren arteko sinergiak ahalbidetuz.
Antolatzaileek adierazi dutenez, aurreko bi edizio hauetan, guztira, 50 emakume inguruk hartu dute parte BEST topaketetetan; eszenatokian modu zuzenean, mahai-inguruetan parte hartuz edota arratsaldeko emanaldietan zein prestaketa lanetan. Itxaso Payak adierazi duenez, edizio bakoitzean 25 plaza inguru eskaini izan ditugu Bizkaiko emakume sortzaileen artean eta horretan jarraitzea da gure asmoa
.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp