2026(e)ko urriaren 27(a) 10:31

La Salve-Txorierri tunela ixteagatik geralekuak aldatzea

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

Azaroaren 2tik aurrera, La Salve-Txorierri tunela aldi baterako itxita egongo denez, Bilbon sartzeko eta irteteko hainbat linea aldatuko dira. Linea horiek Ugasko-Txorierri tuneletik zirkulatuko dute. Egoera horrek bost hilabetez iraungo du

Linea bakoitzaren eragina honako hau izango da:

A3247 BILBAO - Aireportua/Aeropuerto linea:
Alameda Recalde 11 eta Alameda Recalde 14 geralekuak kendu egingo dira.
Behin-behineko geralekuak bi noranzkoetan: Deustuko zubia/Zubiarte (Bilbobus)
 

A3414 BILBAO - GETXO (Artxandako tuneletatik/por túneles de Artxanda) linea:
Alameda Recalde 29 eta Alameda Recalde 14 geralekuak kendu egingo dira.
Behin-behineko geralekuak: Getxorako noranzkoan, behin-behineko geraleku bat jarriko da Elcano 1ean, HOME dendaren parean.
Bilborako noranzkoan, Elcano 2 (Bilbobus) geralekua egingo da.
 
Jarraian adierazten diren lineek ez dute eraginik izango geralekuetan, baina ibilbidea zertxobait handituko zaie.
A2610 GALDAKAO - UPV/EHU
A2611 UGAO MIRABALLES - BASAURI - ETXEBARRI - UPV/EHU
A2321 Santutxu - UPV/EHU (Autopista)
 
Garrantzitsua: Aipatutako lineek zenbait atzerapen izan ditzakete beren bidaia-denboran, beren ibilbideak luzatzen direlako eta trafikoaren egoera dela-eta, batez ere puntako orduetan. Horregatik, erabiltzaileei gomendatzen zaie bidaia aldez aurretik planifikatzea.
 
Informazio gehiago nahi izanez gero, Bezeroarentzako Arreta Zerbitzua eskura duzue
946 125 555 telefonoan.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp