2026(e)ko azaroaren 05(a) 14:44

«Neurtu, mundua ulertu» erakusketa azaroaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bizkaiko Foru Liburutegian

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Erakusketak ibilbide bat egiten du medikuntzako neurketa-gailuen bilakaeran zehar, balantzatik eta termometrotik hasi eta genetikari eta biologia molekularrari lotutako tekniketaraino

erakusketa

«Neurtu, mundua ulertu. Medikuntzako neurketa-gailuak» erakusketa datorren azaroaren 21era arte bisitatu ahal izango da Bizkaiko Foru Liburutegian, erakusketaren epea luzatzea erabaki baita, jendeak egin dion harrera ona dela eta.

Erakusketak ibilbide bat proposatzen du medikuntzari aplikatutako neurketaren bilakaera ezagutzeko: behaketatik eta pertzepziotik hasi, funtsezko tresna gisa, bizi-konstanteak neurtzeko gailuen garapeneraino eta ondoren genetikan eta biologia molekularrean izandako aurrerapenetaraino.

Ibilbideak aukera ematen du medikuntzaren eta zientziaren historiaren parte diren hainbat gailu ezagutzeko; besteak beste, balantza, termometroa, esfigmomanometroa —presio arteriala neurtzeko aparatua—, mikroskopioa, sakarimetroa, errefraktometroa eta espektrofotometroa.

Bizkaiko Foru Aldundia da erakusketaren antolatzailea, Euskara, Kultura eta Kirol Sailaren eta haren barruko Kultura Ondarearen Zerbitzuaren bitartez, eta Fernando Unda eta Anton Erkoreka dira komisarioak, EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultateko Zelulen Biologiako katedraduna bata eta Medikuntza Historiaren Euskal Museoko zuzendaria bestea.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp