2023(e)ko irailakren 07(a) 13:21

Bizkaiko Foru Aldundiak Leixuri Arrizabalaga izendatu du bozeramaile uda osteko lehenengo gobernu-kontseiluan

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Foru-gobernuaren bilera exekutiboak ostegunetan egingo dira (lehen astearteetan egiten ziren).

Bizkaiko Foru Aldundiak gaur goizean egin du udako hilabeteen ondorengo lehen gobernu-kontseilua, eta Euskara, Kultura eta Kiroleko diputatu Leixuri Arrizabalaga izendatu du foru-erakundearen bozeramaile.

Foru-gobernuaren taldeak, Elixabete Etxanobe ahaldun nagusia buru duela, hemendik aurrera ostegunetan egingo du asteko kontseilua, astearteetan egin beharrean, orain arte egiten zen bezala.