2024(e)ko maiatzaren 30(a) 12:57

Bizkaiko Foru Aldundiak lurraldeko 113 udalerrien katastro-balioen txosten berriak onartu ditu

Ogasuna eta Finantzetako Saila

Itxaso Berrojalbiz prentsaurrekoan

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko 113 udalerrietako hiri edota landa izaerako elementuak dituzten ondasun higiezinen balio-txosten berriak onartu ditu; onarpen hori gaur bertan argitaratzen da Bizkaiko Aldizkari Ofizialean (BAO). Horrela bihar hasiko da Bizkaiko udalerri guztietan jendaurrean jartzeko epea.

Bizkaiko Foru Aldundiak, Lurralde Historikoko 113 udalerriekin lankidetzan, hiri- eta/edo landa-izaerako elementuak dituzten ondasun higiezinen balio-txosten berriak onartzeko lan-fasea amaitu du. Prozesu hau iazko azaroaren 8an hasi zen katastroko balioak berrikusteko proiektuaren aurkezpenarekin, eta 2025eko urtarrilaren 1ean amaituko da, indarrean sartzearekin batera.

Balio-txosten hauen helburua higiezinen merkatuak azken zortzi urteetan izandako aldaketak jasotzen dituzten katastro-balio berriak lortzea da. Zortzi urteko aldi horretan Bizkaiko Foru Aldundiko Katastro eta Balorazio Zerbitzuak hainbat azterlan egin ditu, eta, horietan, gure ekonomian, demografian, biztanleria-mugimenduetan, hirigintza-jarduketetan edo nekazaritza- eta baso-ustiategietako hobekuntzetan izandako aldaketak egiaztatu dira. Gaur Aldizkari Ofizialean argitaratu diren onartutako balio-txosten berrietan udalerri bakoitzaren katastro-balioak finkatzeko irizpideak, balio-eremuak, balorazio-arau teknikoak, lurzoruaren mugaketa eta beharrezko elementuak jasotzen dira.

Behin balio-txosten berrien onarpena argitaratu ondoren bihar hasiko da Ogasun eta Finantza Sailaren bulegoetan, www.bizkaia.eus/katastroa webgunean eta Bizkaiko udaletan jendaurrean jartzeko aldia. Epe hori ekainaren 14ra arte luzatuko da.

Katastro-balioen berrikuspenaren ondorio nagusiak

Bizkaiko Foru Aldundiak onartutako balio-txosten berrietan lortutako balioen azterketatik ondorio nagusi bi atera daitezke:

  1. Lehenengo ondorioa eta garrantzitsuena da 8 urteren ondoren Bizkaiko higiezinen parkea berriz ere eguneratuta geratu dela. 1.275.000 higiezin baino gehiago, hirikoak zein landa-eremukoak, eguneratuta geratzen dira, eta, beraz, lurraldeko higiezinen merkatuaren egungo egoerara egokituta, elementu horien ezaugarriak, balio-eremuak, lurzoruen eta balorazio horiek egiteko behar diren elementu guztien mugaketak kontuan hartuta. Katastroko teknikariek lan eskerga egin dute Bizkaiko udalekin eta Eudel, Euskadiko Udalen Elkartearekin, lankidetzan.
  2. Bigarren ondorioa da balioak higiezinen merkatuaren errealitatera eguneratzearen ondorioz lurralde historikoko katastro-balio berriaren batura osoaren aldakuntza ez dela esanguratsua izan, hain zuzen  ere % 1,32ko batez besteko jaitsierarekin. Zehatzago esanda, 77.684,8 milioi eurotik 76.662,7 milioira igaro da, hau da, ondasun higiezinen egungo katastro

balioarekin alderatuta 1.022,1 milioi euro gutxiago. Jaitsiera hau % 1,31koa izan da batez beste hiri-izaerako elementuetan, eta % 1,80koa landa-izaerako elementuetan.

Batez besteko aldakuntza Bizkaian, izaera-motaren arabera:

Izaera-mota

Aldakuntza

Hirikoa

-% 1,31

Landakoa

-% 1,80

GUZTIRA

-% 1,32

Batez besteko aldakuntza Bizkaian, erabilera-motaren arabera:

Erabilera-mota

Aldakuntza

Etxebizitza

+% 1,59

Beste erabilera batzuk (garajeak, trastelekuak,…)

-% 7,15

Merkataritza

-% 17,86

Industria

-% 1,32

Gainerakoak

-% 5,65

Katastro-balioen banakako esleipena eta jakinarazpena.

113 balore-txostenak onartu eta horien onarpena BAOn argitaratu ondoren, katastroko balio berri bat esleituko zaio higiezin bakoitzari; balio hori banan-banan jakinaraziko zaie higiezin baten titularrei (edo haien ordezkariari edo oinordekoari) irailaren bitik aurrera.

Balio hau erreferentziatzat hartuko da zerga batzuetarako, hala nola OHZrako (Ondasun Higiezinen gaineko Zerga). Nolanahi ere, OHZk 2025ean izango duen eragina udal bakoitzak bere ordenantza fiskalen bidez erabakiko duenaren araberakoa izango da.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp