2023(e)ko azaroaren 16(a) 12:12

Itsasadarraren azpiko tunelak proiektuaren idazketaren azken urratsak jorratzen dihardu eraikuntza-fasea heldu aurretik

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako foru diputatuak, Imanol Pradales jaunak, iragarri du proiektua otsailean onartzea espero dela, obrak 2024ko udan hasiko direla eta guztira 450 milioi euroko inbertsioa egingo dela.

Imanol Pradales

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako diputatuak, Imanol Pradales jaunak, itsasadarraren azpiko tunelaren proiektuaren aurrerapenen berri eman du gaur. Proiektu hori funtsezkoa da Bizkaiko mugikortasunaren etorkizunerako. Ibai azpiko tunelak Artazako eta Ballontiko biribilguneak lotuko ditu, eta metropoliko bide-sarearen bi erronka kritikori helduko die: Errontegiko zubiaren alternatibarik eza eta, bestetik, trafiko-dentsitate handia metropoli-sareko puntu kritikoetan.

Imanol Pradales jaunak behin betiko proiektua idazteko lanen egoera berrikusi du, eta hurrengo otsailerako onartuko dela iragarri du. Horrek aukera emango luke eraikuntza-lanak 2024ko udan hasteko. Proiektua behin betiko otsailean onartzea espero da; beraz, obrak 2024ko udan hasiko lirateke. Eraikuntza-lanek lau urte iraungo dutela aurreikusten da, 450 milioi euroko inbertsioarekin. Horietatik 25 milioi datorren urterako aurrekontuetan daude jasota. Gainera, Europako Inbertsio Bankuaren (EIB) Administrazio Kontseiluak aste honetan bertan baimendu du 200 milioi eurora arteko kofinantzaketa, proiektuaren bideragarritasuna eta sendotasuna babestuz .

Diputatuak gogorarazi du azken hiru urte eta erdian ingeniaritzaren diseinu- eta plangintza-lan sakona egin dela Idom, Sener eta Euskontrolekin lankidetzan, eta zundaketa geologikoak, inpaktu-azterlanak eta 3Dko modelizazioa izan direla ardatz. Era berean, aste honetan beste funtsezko mugarri bat lortu da ingurumen-inpaktuaren adierazpena onartzearekin.

Alegazioen % 75 txertatuko dira.

Behin betiko proiektuak izan ditzakeen berritasunei dagokienez, Pradalesek argitu du 35 alegatzailek (partikularrek, erakundeek eta administrazio publikoak) jarritako 76 alegazio jaso direla guztira, honelako gaien ingurukoak: erabiltzaileen segurtasuna, ingurumen-inpaktua, mugikortasuna, hirigintza-integrazioa edo babes akustikoa. Haien % 75 osorik edo partzialki txertatuko dira, proiektua bere osotasunean hobetzen dutela irizten baita.

Komunitatearen, ikastetxeen eta auzokideen erkidegoen kezkak entzun egin dira, eta kezka horiei aurre egiteko neurriak hartzen ari dira; besteak beste, ingurumena zaintzeko programa bat eta obrak hasi aurretik eragindako etxebizitzen egoera ikustea.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp