2026(e)ko urriakren 22(a) 10:02

II. Bizkaisare kongresua Bizkaian egingo da, eta bertan, garapen komunitarioa sustatu eta nahi ez den bakardadearen gaia landuko da.

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

Topaketa urriaren 26an eta 27an izango da, Bizkaia Aretoko Mitxelena aretoan (Bilbo). Izen-ematea eta informazioa: Bizkaiko Foru Aldundiaren atari ofiziala (www.bizkaia.eus/inscripcion_social). Exeter-eko Unibertsitateko, Europar Batasuneko ikerketako zentro erkideko eta Txileko Osasun Ministerioko ordezkariak izango dira bertan.

.

II. Bizkaisare kongresua antolatuko du Bizkaiko Foru Aldundiak, nahi ez den bakardadearen kontra borrokatzeko estrategiaren barruan eta lelo honekin: Garapen komunitarioa eta gizarte-kohesioa, aitortzen eta ahalduntzen dituzten harremanak. Jakintzen eta praktiken arteko elkarrizketa bakardadearen aurrean.

Bigarren edizio honek jarraipena ematen dio 2024an bakardadeei buruz egindako kongresuari, eta arreta berezia jartzen du garapen eta ekintza komunitarioan, osasun fisikoko, mentaleko eta emozionaleko motor gisa. Interesa duten pertsonek bizkaisare.eus webgunean eskuratu ahal dute informazioa, eta www.bizkaia.eus/inscripcion_social helbidean izena emana ahal dute.

Eragin handiko hitzaldiak eta nazioarteko programa

Kongresuak jardunaldi eta erdi izango du eta esparru-txostenak, mahai-inguruak eta ekimen komunitario aurreratuak egongo dira.
Teresa Laespada diputatu nagusiorde eta Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saileko foru-diputatuak irekiko du jardunaldia; horren ondoren, Manuela Barreto Exeter-eko Unibertsitateko psikologia sozialeko irakasleak emango du inaugurazioko hitzaldia, eta bakardadearen prebentzioan ekintza kolektiboak duen zereginean sakonduko du.  Goizean, konexio sozialeko nazioarte mailako esperientzia batzuk ezagutaraziko dira, hizlari hauek egingo dituzten ekarpenekin: Ximena Aguilera Sanhueza, Txileko osasun ministro ohia; Elisabeth Casabianca, Europar Batasuneko ikerketako zentro erkideko (JRC) analista, eta Loenne Larsen, FriSe Dinamarcako kidea. Arratsaldean, espazio fisikoen eta habitat partekatuen diseinuan jarriko da arreta, eta Marisa Clua (Bartzelonako Udala) eta Irene Lebrusán hizlariek hartuko dute parte. Jardunaldia amaitzeko, gaztaroari eta bizi-trantsizioei buruzko blokean, José Guillermo Fouce (Psicología Sin Fronteras) eta Iratxe Uriartek (Euskadiko Gazteriaren Kontseiluaren presidentea) hartuko dute parte.

Urriaren 27ko saioan (asteartea) lurraldeari harreman-aterpe gisa helduko zaio, tokiko esperientzien analisian oinarrituta, esaterako, Aurkigune (Zubietxe elkartea), Getxo Zurekin (Fundación Doble Sonrisa) eta Etorkizuna Musikatan (Fundación Norai). Jarraian, transformazioko erronka estrategikoen eta aurreikusitako epe-mugen inguruan hitz egingo da, Javier Yanguas (Fundación La Caixa / Aubixa Fundazioa) eta Sacramento Pinazo-Hernandis (Valentziako Unibertsitatea) hizlarien eskutik. Jardunaldia amaitzeko, María Silvestre Cabrera Deustuko Unibertsitateko Berdintasun zuzendariak ikaskuntza eta azken hausnarketak labur-labur azalduko ditu.

Hitzaldi guztiak bat datoz BizkaiSare 2030. Bizkaiak gizarte kohesionatua eratzeko abian ipini duen estrategiaren ardatzekin, eta inklusioa, intersekzionalitatea eta ikuspegi ekosoziala hartu dituzte kontuan.

Inskripziorako datuak eta zerbitzua:

  • Ekitaldia: II. Bizkaisare kongresua.
  • Egunak: 2006ko urriaren 26a (astelehena) eta 27a (asteartea).
  • Ordutegiak: Astelehena, 09:00-17:30 / Asteartea, 09:30-13:30.
  • Lekua: EHUko Bizkaia Aretoa, Mitxelena aretoa (Abandoibarra etorbidea, 3, Bilbo)
  • Izen-ematea eta informazioa: Bizkaiko Foru Aldundiaren atari ofiziala (www.bizkaia.eus/gizarte_izenematea / www.bizkaia.eus/inscripcion_social).