2025(e)ko urriaren 28(a) 16:05

Historiaren kutxa zabalik dago Jauregiaren aurrean

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Historiaren kutxa

Gaurtik aurrera, Foru Jauregiaren ingurutik pasatzen direnek "Historiaren Kutxan" murgiltzeko esperientzia bizi ahal izango dute. Proposamen horren barruan, herritarrek 18 metro lineal ibili ahalko dituzte Jauregiaren barruan egongo balira bezala. Urriaren 27tik azaroaren 10era egongo da erabilgarri, 9:00etatik 19:00etara. Ekimena Bizkaiko Foru Aldundiak Foru Jauregiaren 125. urteurrena dela eta antolatutako programazio bereziaren parte da

Esperientzia honek beste efemeride garrantzitsuak gogoratzeko ere balioko du, hala nola Foru Berriaren bosgarren mendeurrena eta Kontzertu Ekonomikoaren 150. urteurrena, laster betetzekoa. Ospakizunok balio berezia erantsiko diete Bizkaiko sustraiei eta historiari. Proposamenak segida izango du, ondoren, lurraldeko hainbat udalerritan.

Ospakizun kanpaina honi jarraituz, urte amaierara bitartean, murgiltzeko beste proposamen batzuk jasoko dira, hala nola bisita musikatuak eta mapping argizko ikuskizun bat eraikin historikoaren fatxadan.


Bideoak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp