18 DE abuztua DE 2025 10:30

Gaur arratsaldean jokatuko da Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako XII. Bizkaia Torneoko finala

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Finala Bizkaia Pilotalekuan izango da 18:30ean, eta ETB1etik zuzenean jarraitu ahal izango da.

Bizkaia Torneoa

XII. Bizkaia Torneoko finala jokatuko dute Sollube eta Oiz taldeek. Agirrek 4 ½an, Artola-Albisuk binaka, eta Bakaikoak buruz buru Sollube ordezkatuko dute. Eta Oizen aldetik, P.Etxeberriak jokatuko du 4 ½an , Elordi-Zabaletak binaka, eta Salaberriak buruz buru.

XII. Bizkaia Txapelketa, maiatzaren 31n Orozkon hasi eta Bizkaiko udalerritan jokatu zen: Orozko, Larrabetzu, Durango, Bilbo.

Guztira 24 pilotarik parte hartu duten Bizkaia Torneoa da taldeka jokatzen den bakarra. Sei taldek Bizkaiko beste horrenbeste menditatik hartzen dute izena: Oiz, Anboto, Kolitza, Ganekogorta, Sollube eta Gorbeia. Bestalde, hiru espezialitatetan jokatzen den lehiaketa bakarra ere bada: banakakoa, binakakoa eta lau t 'erdikoa.

Bizkaia Torneoaren hamabigarren edizio honetan Artola, Larrazabal, Urrutikoetxea, Altuna III, Elordi, P. Etxeberria, Agirre, Jaka, Peña II, Bakaikoa, Senar, Ezkurdia, Zabala, Egiguren V, Salaberria, Mariezkurrena II, Albisu, Zabaleta, Iztueta, Rezusta, Dario, Eskiroz, Aldabe eta Martija pilotariek hartu dute parte.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp