2026(e)ko apirilaren 30(a) 21:30

Elixabete Etxanobek harrera egin dio Bilbao Basketi, Miribillan FIBA Europe Cup lehiaketa irabazi eta gero

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko taldeari omenaldia egin zaio foru jauregian, PAOKen aurka irabazi eta Europako txapeldun izendatu ondoren.

Bilbao Basketi harrera

Bizkaiko Foru Aldundiak harrera egin dio gaur Bilbao Basketi foru jauregian, FIBA Europe Cup-eko txapeldun izendatu ondoren, Bilbon jokatu zen finalean PAOK taldea gaindituta.

Elixabete Etxanobe Bizkaiko ahaldun nagusia izan da buru Bizkaiko taldeari egin zaion harrera instituzionalean, eta harekin izan dira Foru Gobernuko kideak, Bizkaiko Batzar Nagusietako ordezkariak, hirugarren sektore sozialeko elkarteak eta lurralde-historikoko alkateak.

Ekitaldian, Etxanobek zorionak eman dizkie jokalariei, teknikariei eta zuzendaritzari, lortutako tituluagatik, eta adierazi du, garaipen horri esker, Bizkaiak lekua egin duela berriz ere Europako kirol-arloan. Talde-lanari, ahaleginari eta konstantziari lotutako balioak ere nabarmendu ditu.

Bilbao Basketek, iaz, Salonikan PAOK taldearen aurka finala irabazita, bere lehenengo FIBA Europe Cup-a eskuratu zuen, eta orain, berriz ere garaipena lortuta, titulu hori atxikiko du.

Ekitaldia amaitzeko, taldea foru-jauregiko balkoi jarraitura irten da, Kale Nagusian bildutako zaleak agurtzeko.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp