2023(e)ko urtarrilaren 02(a) 16:53

Esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa urtarrilaren 13tik otsailaren 10ra bitartean jokatuko da

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketan lau bikote lehiatuko dira urtarrilaren 13an, 20an, 28an arratsaldeko 18:00etan. Finala otsailaren 10ean jokatuko da Bizkaia Frontoian. Sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai hiru euroan. Gainera, partidak Bizkaia Frontoiko Facebookeko kanalean ikusi ahal izango dira eta ETB1ek finala emango du.

Esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa

Esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa urtarrilaren 13tik aurrera ospatuko da eta zortzi palista izango dira lehian. Guztira, txapelketak lau jardunaldi izango ditu eta horiek Bizkaia Frontoian eta Zallako frontoian izango dira.

Lorea Bilbao Ibarra Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak txapelketaren bosgarren edizioa aurkeztu du gaur arratsaldean, edizio honetan parte hartuko duten pilotariekin batera. Bilbao Ibarrak Bizkaiko Foru Aldundiak bultzatutako txapelketaren xehetasunak eman ditu. Foru Aldundiak kirola babestearen eta, aldi berean, emakumeek kirolean duten parte-hartzea indartzearen aldeko apustua egiten jarraitzen du txapelokeraren edizio berri honetan.

Diputatuak nabarmendu duenez, esku-pilotako emakumezkoen Bizkaia Txapelketa 2018an sortu zen eta orduko helburua mantentzen dugu gaur ere: atzoko, gaurko eta biharko andrazko pilotariak aintzat hartzea eta egiten duten lana balioan jartzea, egunero entrenatzen baitira eta esfortzu handia egiten baitute kantxan zein kantxatik kanpo euren onena emateko. Eta bosgarren edizio honetan, helburua berbera da. Izan ere, pilotari eta palista horiek eredu bihurtzea gustatuko litzaiguke, gero eta emakume eta neska gehiagok pilotan jokatzea erabaki dezaten, gure kirol hau indartzen lagunduz.

Txapelketa Olatz Arrizabalaga eta Uxue Osés; Amaia Aldai eta Nora Mendizabal; Madalen Etxegarai eta Enara Gaminde; eta Leire Garai Andrea Capellan bikoteek jokatuko dute.

Txapelketa urtarrilaren 13an hasiko da Bizkaia Frontoian. Urtarrilaren 20an txapelketaren bigarren jardunaldia izango da Bizkaia Frontoian ere. Urtarrilaren 28an Zallako frontoiak hirugarren jardunaldia hartuko du.  Finala otsailaren 10ean izango da Bizkaia Frontoian eta partidu guztiak arratsaldeko 18:00etan izango dira.

Partidetara joateko sarrerak Bizkaia Frontoiko leihatilan egongo dira salgai dira hiru euroan. Gainera, esku-pilotako emakumezkoen V. Bizkaia Txapelketa hemen jarraitu ahal izango da: Bizkaia Frontoia Facebook. Gainera, ETB1ek otsailaren 10eko finala emango du.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp