22 DE urriak DE 2026 14:30

Ehun profesionalek baino gehiagok parte hartu dute Bizkaian suteen aurkako babesaren arloko aurrerapen zientifikoei buruzko jardunaldi batean

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Topaketan nazioarteko espezialistak bildu dira prebentzioko eta segurtasuneko tresna eta soluzio berriak aztertzeko

Ager Izagirre jardunaldiaren inaugurazioan

Bizkaiko Foru Aldundiak ehun profesional baino gehiago bildu ditu ostegun honetan Getxon jardunaldi tekniko hauxe dela medio: Suteen aurkako babesaren aurrerapen zientifikoak XXI. mendean. Ekimenak Suteen aurkako Babeserako Ingeniarien Elkartearen (SFPE) eta Arriskuen eta Istripuen Prebentziorako Behatokiaren (OPRA) lankidetza du. Topaketa streaming bidez ere eman da.

Ager Izaguirrek, Bizkaiko Foru Aldundiko Herri Administrazio eta Erakunde Harremanen Saileko foru-diputatuak, jardunaldiaren hasieran parte hartu du, eta azpimarratu du ikerketak eta ingeniaritzak garrantzi handia dutela arriskuei aurrea hartzeko eta suteen aurrean segurtasuna hobetzeko.

«Segurtasuna ez da hasten larrialdi bat adierazten denean. Askoz lehenago hasten da, ezagutzarekin, prebentzioarekin eta aurrea hartzen laguntzen diguten erabakiekin», adierazi du Izagirrek. Foru-diputatuak azpimarratu du ikerketak aukera ematen duela hobeto oinarritutako erabakiak hartzeko eta «gauza gutxiago uzteko zoriaren esku».

Jardunaldian nazioarteko erreferentziazko espezialistak bildu dira, arlo hauei buruzko aurrerapenak eta esperientziak partekatzeko: prestazioetan oinarritutako segurtasun-diseinua, suaren modelizazioa, kearen kontrola, ikerketa esperimentala eta arrisku-agertoki berriak, besteak beste. Helburua da ezagutza zientifikoa eramatea pertsonak, eraikinak eta azpiegiturak hobeto babesten lagunduko duten soluzioetara.

​​​​​​​