2023(e)ko urtarrilaren 31(a) 08:00

Bizkaiko Foru Aldundiak udalen egoitza elektronikoko zerbitzua desgaitu egin du, zibereraso-saiakera bat antzeman duelako

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Eraso-ahalegin hori geldiarazteko beharrezkoak diren neurri zuzentzaileak ezarri ditu, eta zerbitzu hori eta udalen barne-kudeaketa isolatzea erabaki du, erabiltzaileen eta tokiko erakundeen datuen segurtasuna bermatzeko eta zaintzeko.

Bizkaiko Foru Aldundiak desgaitu egin ditu BiscayTIK sarean sartuta dauden udalen egoitza elektronikoko zerbitzua eta barne-kudeaketako zerbitzua, eraso informatikoko saio bat detektatu ondoren, eta zerbitzu horien erabiltzaileen eta zerbitzu horiek ematen eta kudeatzen dituzten toki erakundeen datuen segurtasuna bermatzeko eta zaintzeko neurri gisa.

Foru erakundearen zerbitzu informatikoek atzo arratsaldean identifikatu zuten BiscayTIKeko zerbitzariak zibererasotzeko ahalegin hori. Fundazio horrek euskarri informatikoa ematen die lurraldeko udalei, eta berehala ezarri zituzten hura geldiarazteko beharrezko neurri zuzentzaileak. Horrekin batera, talde teknikoak aipatutako zerbitzuak isolatzea erabaki zuen, partikularren eta zerbitzu horiek Bizkaiko Foru Aldundiaren mendeko fundazioaren sarearen bidez ematen eta kudeatzen dituzten udal erakundeen datuak arriskuan ez zeudela bermatzeko.

Zerbitzu horiek berriro abiarazi egingo dira informatika-erasoaren ahalegina behin betiko bertan behera uzten denean.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp