2024(e)ko azaroaren 21(a) 18:00

Bizkaiko Foru Aldundiak BizkaIdatz literatur lehiaketaren XVI. edizioko sariak banatu ditu

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

BizkaIdatz sari banaketa.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatuak Leixuri Arrizabalagak eta Begoña de Ibarrak, Kultura zuzendari nagusiak, BizkaIdatz literatur lehiaketaren hamasei edizioko sariak banatu dituzte gaur arratsaldean Foru Liburutegian.

'Esta historia la escribes tú/Jarraitzeko prest? Orain zure txanda da' leloa duen lehiaketa honekin Aldundiaren helburua da bizkaitarren artean literatur sorkuntza sustatzea eta bultzatzea.

Euskarazko modalitatean epaimahaikideak Elena Fernández Alonso, Idoia Barrondo Etxebeste eta Andoni Abenójar Martínez de Eulate izan dira, eta Amaia Lekunberri Ansolari eman diote lehen saria ‘Egizu Match’ lanagatik; Eneritz Leniz Larrabasterreri bigarren saria eman diote ‘‘Egizu match, Andoni!" obragatik;  eta azkenik, Beatriz Salas Sierrak hirugarren saria jaso du ‘App-en sarean korapilatuta’ obragatik.

Era berean, gaztelaniazko modalitatean Gonzalo Arranz Ayala, Begoña Elorrieta Puente eta Elena Sierra Aguirre izan dira epaimahaikideak. Kasu honetan lehen saria Francisco Javier Giménez Sasietarentzat izan da, ‘El guardián’ lanagatik; bigarren saria Francisco Javier Beotegui Zubizarretarentzat izan da ‘Upsss’ obrarekin  eta, azkenik, Silvia López Rodriguezi eman diote hirugarren saria ‘Los preparadores’ obragatik.

Lehen saria 2.000 eurokoa da, eta diploma egiaztagarri bat, 750 euro eta diploma bat bigarrenarentzat, 250 euro eta diploma egiaztagarri bat hirugarrenarentzat, modalitate bakoitzean. Gainera, egun horretan banatu da kontakizun guztien argitalpen berria.

Kontakizun jarraituak

Parte hartzaileek kontakizun bat idatzi behar zuten, gaur egungo beste idazle batzuek proposatutako bi istorioren (bata euskaraz eta bestea gaztelaniaz) hastapenetatik abiatuta, betiere proposatutako kontakizunen hasierara, pertsonaietara eta planteatutako egoeretara egokituta. Hala, oraingo honetan Gonzalo Arranz Ayala ‘Los preparadores’ eta Elena Fernández Alonso ‘Egizu Match’ eleberriak izan dira lehiaketaren hasierako testuak.

Bizkaiko Foru Aldundiak 2008an abian jarri zuen Bizkaidatz literatur lehiaketak bizkaitarren sorkuntza literarioa bultzatu eta sustatzen du.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp