Berriak
2025(e)ko martxoaren 04(a) 11:49
Bizkaiko Foru Aldundiak bere Biqain industria-estrategia kuantikoa aurkeztu du, Bartzelonako Mobile World Congressen
Ekonomia Sustatzeko Saila
Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatuak parte hartu du, Mobile World Congressen, hots, munduko biltzar garratzitsuenetako batean, eta harekin batera, QUBIZ.team eta Qcentroid starp upak, BBVA eta Telefónica izan dira (azken hori Bizkaiko Foru Aldundiaren bazkide teknologikoa da Biqainerako
Biqainen aurkezpena Mobile World Congressen
Gaur, Ainara Basurko Ekonomia Sustatzeko Saileko diputatuak Biqain-lurraldeko teknologia kuantikoen estrategia industriala aurkeztu du —zeina Euskadi BasQ estrategiaren esparruan garatzen baita—, Telefónicak Bartzelonako Mobile World Congressen antolatu duen «Teknologia kuantikoak eta lankidetza publiko-pribatua» panelean. Biltzar global hori mugikorren industriaren eta teknologiaren garrantzitsuena da, non punta-puntako enpresa teknologikoek beren berrikuntzak aurkezten baitituzte. Haren batera, honako hauek ere parte hartu dute: Escolástico Sánchez, BBVAko zuendaria; Carlos Kuchkovsky, CEO eta Qcentroid start up-aren sortzailetako bat; Jorge de la Herrán y Crespo, QUBIZ.team start up-aren sortzailea; Enrique Blanco, Telefónicaren Global CTIO, eta Patricia Díez Sareen eta Sistemen Segurtasuneko zuzendaria, Telefónicaren Global CTIO Azken konpainia horrek hitzarmen bat sinatu berri du Bizkaiko Foru Aldundiarekin, beraren bazkide teknologikoa izateko Biaqin-Bizkaia Quantum Advanced Industries estrategia garatzeko lankidetzan aritzeko.
Bizkaia estrategia bat garatzen ari da industriak goraka doan teknologia disruptibo hau txertatu dezan; izan ere, haren bidez aurrerapen handiak sustatuko dira, eta jokatzeko arauak erabat aldatuko dira, haren garapenak aplikatu baitaiteke sektore guztietan -hala nola finantzetan, energian, telekomunikazioetan, medikuntzan, mugikortasunean, kimikan edo fabrikazio aurreratuan-. Ainara Basurkok adierazi duenez, Eusko Jaurlaritzaren BasQ aliantzaren parte den Biqain estrategiaren esparruan, azken urteetan mundu kuantikoan estrategikoki posizionatzen gaituen jakintzaren ekosistema bat sustatu dugu. Publikoaren eta pribatuaren lankidetzari esker, gure erakundeak teknologia hau modu goiztiarrean aplikatzen ari dira, eta, hala, beren burua prestatzen ari dira beren lehiatzeko abantailak aprobetxatzeko.
.
Bizkaiak enpresetara teknologia kuantikoak erakarri nahi ditu.
Teknologia kuantikoak Europaren eta munduaren lehentasun bat dira. Zenbait herrialde, besteak beste, Txina, Estatu Batuak, Erresuma Batua, Alemania eta Kanada bilioika milioi euro ari dira inbertitzen eremu honetako euren posizionamendu-estrategietan, eta UNESCOK 2025. urtea Zientziaren eta Teknologia Kuantikoaren Urtea deklaratu du. Bizkaiak badu lidergo-posizio bat teknologia horietan, eta horrek lurraldeko enpresei baldintza oso onuragarriak ematen dizkie beren lehiakortasuna handitzeko teknologia kuantikoaren bitartez.
Hala, lehen erabilera-kasuak garatzen hasi nahi duten Bizkaiko konpainiek beren esku izango dute, doan, aholkularitza aditu pertsonalizatuko zerbitzua eta 5 teknologia desberdinetako 12 ordenagailu kuantikotarako sarbidea. Geroago, erabilera arrakastatsuko kasuak dituzten enpresak daudenean, Bizkaiko Foru Aldundiak erraztuko du enpresa aurreratuenetan teknologia kuantikoko sailak sortzea. Bizkaiko enpresek teknologia kuantikoak modu goiztiarrean aplikatzeak lagunduko du haien lehiakortasuna hobetzen
, hala nabarmendu du Ainara Basurkok.
Eraztun kuantiko esperimentala
Basurkok gogorarazi du ezen Bizkaiko jakintza kuantiko guztia EHUren Leioako Maria Goyri eraikinera eramango dela, non eskainiko baitira sentsibilizazio-, prestakuntza- eta ekintzailetza-zerbitzuak eta garapen esperimentalerako azpiegituretarako sarbidea. Enpresen eskura, garapen esperimentaleko ordenagailuak jarriko dira, teknologia kuantikoen hiru eremuetan erabilera-kasuak garatu ahal ditzaten.
Konputazio kuantikoaren arloan, honako hauek erabiltzeko aukera izango da: bost teknologia kuantiko eta 12 hornitzaile, besteak beste, IBM, Amazon Web Services, D wave, Fujitsu, Microsoft, eta IQM. Komunikazioen eta zibersegurtasunaren arloan, eraztun esperimental bat sortuko da, hauek lotuko dituena: Zamudioko Teknologia Parkeko Tecnalia, Abanto-Zierbenako Energy Intelligence Center (EIC), Leioako Maria Goyri eraikina, Bilboko erdiguneko BAT/Telefónica, Zorrozaurre eta Bilboko Ingeniarien Eskola (EHU). Sensorikaren eta metrologiaren arloan, Tecnaliak eta EHUk esperimentazio-laborategiak eskainiko dituzte.
este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp