2026(e)ko urtarrilakren 21(a) 09:00

Bizkaiko 2025eko iritzi publikoaren azterketa

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2025eko Iritzi Ikerketaren bigarren zatia aurkeztu du. Ikerfel aholkularitzak egin du lan hori, Bizkaian bizi diren 18 urtetik gorako 3.002 pertsonari egindako telefono-elkarrizketetan oinarrituta.
 
Inkestak 2025eko abenduaren 3tik 18ra egin ziren. Txostenean herritarren iritzia jasotzen da, besteak beste, Bizkaiko bizi-kalitateari, lurraldeko arazo nagusiei, egoera ekonomikoari, enpleguari eta foru-kudeaketari buruz.