25 DE urria DE 2026 07:00

Bizkaiak hartu du 2030eko Munduko Euskal Pilota Txapelketaren lekukoa

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Txapelketak bi agertoki izango ditu lurraldean: Bizkaia Frontoia Bilbon eta Jai Alai Gernika-Lumon

Argentina

Bizkaiak Argentinaren lekukoa hartu zuen atzo, 2030ean Munduko Euskal Pilota Txapelketaren hurrengo edizioa hartzeko. Argentina da Munduko Euskal Pilota Txapelketa Absolutuaren XX. edizioaren herrialde anfitrioia. Lehiaketak bi agertoki izango ditu lurraldean: Bilboko Bizkaia Frontoia eta Gernika-Lumoko Jai Alai.

Euskara, Kultura eta Kirol diputatu Leixuri Arrizabalagak eta Kiroletako zuzendari Carlos Sergiok Argentinako Pilota Konfederazioko (CAP) presidente Pablo Lambardiren eskutik jaso zuten hurrengo txapelketa antolatzeko lekukoa, Ciudad de Buenos Aires klubean egindako ekitaldi batean.

Leixuri Arrizabalagak Bizkaiak Munduko Pilota Txapelketa lehen aldiz hartzearen garrantzia azpimarratu zuen, eta kirol horrek lurraldean duen errotzea gogoratu zuen. Era berean, horrelako nazioarteko lehiaketa bat antolatzeak dakarren erantzukizuna aipatu zuen.

2030eko Munduko Txapelketa hartzeko Bizkaiaren hautagaitza 2022an aurkeztu zen Biarritzen, Euskal Pilotaren Nazioarteko Federazioaren (FIPV) Batzar Nagusiko kideen aurrean, eta aho batez onartu zen.

Munduko txapelketa absolutuek bost kontinenteetako hogeita hamar herrialde baino gehiagotako 500 pilotari baino gehiago bildu dituzte historian zehar, eta 20 modalitate ingurutan jokatu dira lehiaketak.


Vídeos

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp