2024(e)ko apirilakren 25(a) 12:40

Bizkaiak hobekuntza-lanak egingo ditu Euskal Herria Museoan eta La Encartada Fabrika-Museoan

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak Europako Next funtsetako 600.000 euro kudeatuko ditu Donejakue bideari lotuta dauden kultura-ondasunen birgaitze turistikorako proiektu jasangarri bi gauzatzeko. 300.000 euro bideratuko dira Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoaren eraikina (Alegria edo Montefuerte jauregi moduan ezagutzen dena) hobetzera. Hobetze-lan horien barruan, instalazioak modernizatu egingo dira eta LED teknologia eta instalazio fotovoltaiko bat jarriko dira. Beste 300.000 euro bideratuko dira Balmasedako La Encartada Fabrika-Museora, zentral hidroelektrikoa eta hori hornitzen duen ubidea hobetzeko. Europar Batasunak (Next funtsak) finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planaren barruan sartzen dira jarduketa horiek, helburua baita erabilera turistikoa duen Bizkaiko ondare historiko-kulturala kontserbatzea eta bultzatzea.

120 Normal 0 false 21 false false false ES X-NONE X-NONE

Bizkaiko Foru Aldundiak  Europako Next funtsetako 600.000 euro kudeatuko ditu proiektu jasangarri eta berritzaile bi gauzatzeko: batetik, Gernika-Lumoko Euskal Herria Museoaren (Montefuerte edo Alegria jauregia bezala ezagutzen dena) eraikina eta, bestetik, La Encartada Fabrika-Museoa. Kultura-ondare bi horiek mantentzera eta birgaitzera bideratuko dira laguntzak. Bai Euskal Herria Museoa, bai La Encartada Fabrika-Museoa kultura-ondasunak dira, Euskal Autonomia Erkidegoko Donejakue bideari lotuta daudenak, eta horregatik sartu dira Europar Batasunak Next Generation programaren bidez finantzatzen duen Suspertze, Eraldatze eta Erresilientzia Planean.

Lehenbizi, Foru Aldundiak NEXT funtsetako 300.000 euro bideratuko ditu Alegria jauregia birgaitzera. Jauregi hori Gernika-Lumon dago, eta gaur egun Bizkaiko Foru Aldundiaren Euskal Herria Museoa dago bertan. Gerra Zibilean, 1937. urteko bonbardaketatik libratu zen Gernika aldean dago. Foru Aldundiak 1982. urtean eskuratu zuen orubea, eta museoa izateko prestatu zuen. Next funtsen laguntza-lerro berri hori instalazioak modernizatzeko erabiliko da; izan ere, honako hauek jarriko dira museoan: LED teknologia, norbait dagoela nabaritzen duten detektagailuak (energia aurrezteko), wifi konexioa, hondakinak biltzeko edukiontziak eta kontsumo elektrikoen monitorizazioa. Horrez gain, instalazio fotovoltaikoa jarriko da teilatuan autokontsumo partekatua izateko, eta aparkalekuan ibilgailu elektrikoentzako kargagailu bat jarriko da.

Bestalde, beste 300.000 euro inbertituko dira Balmasedako La Encartada Fabrika-Museoan. Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatzen du museoa, eta gaur egun ondare industrialaren erreferentea da; martxan dagoen Europako ehun-makineria osoena dago bertan.  XIX. mendeko makineria duen museo industriala da, eta orain zentral hidroelektrikoa hobetuko zaio. Besteak beste, belar-sastrakak kenduko dira, ataskak atonduko dira eta ubideak eta karga-ganberak berregin eta gaineztatuko dira. Gainera, hobekuntzak egingo dira eraikin nagusian, ura itzultzeko bidean, sarbideetan eta inguruan. Uharkan, ubidean eta turbinan zaharberritze-lanak ere egingo dira.

NEXT funtsen finantzatzeko lerro hau proiektu jasangarrietara bideratu behar da, erabilera turistikoa duen ondare historikoa mantentzeko eta birgaitzeko direnetara, hain zuzen ere.