2026(e)ko uztailakren 25(a) 11:37

Bizkaiak operatibo bat mobilizatu du, Madrilgo Erkidegoko baso-suteak itzaltzen laguntzeko

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko, Baso Zerbitzuko eta Basalan foru-enpresa publikoko 30 kidek osatutako operatibo bat bidali du gaur Bizkaiko Foru Aldundiak, Madrilgo Erkidegoan kalte izugarria eragin duten baso-suteak itzaltzeko lanetan laguntzeko. Operatiboa gaur goizean atera da Basauriko parketik, 13 ibilgailurekin eta material espezifikoarekin.

Bizkaiko Foru Aldundiak lantalde bat bidali du gaur.

Bizkaiko Foru Aldundiak operatibo espezializatu bat bidali du larunbat honetan Madrilgo Erkidegora, eskualdeko hainbat guneri eragiten dieten baso-sute handiak itzaltzeko lanetan laguntzeko, agintari eskudunek laguntza-eskabidea bideratu eta gauerdia baino lehen berretsi ondoren.

Konboia Basauriko parketik abiatu da gaur goizean, Madrilgo Cenicientos udalerrira joateko. Dispositibo hori Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko, Baso Zerbitzuko eta Basalan foru-enpresa publikoko langileek osatzen dute.

Dispositiboa Bizkaiko Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko 14 profesionalek osatzen dute (10 suhiltzaile, 2 kabo, sarjentu 1 eta inspektore 1).

Suteak itzaltzeko lanak egiteko eta laguntza logistikoa emateko, Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuak zazpi ibilgailu espezializatu ere eraman ditu: baso-ponpa 2, zisterna-ibilgailu 1, langileak garraiatzeko lur orotako 2 ibilgailu, lur orotako aginte-ibilgailu 2 eta furgoi logistiko 1.

Horiei Bizkaiko Foru Aldundiko Baso Zerbitzuko 16 profesional gehitu behar zaizkie: sua itzaltzeko lanen zuzendari tekniko bat eta Basalaneko 15 profesional (2 teknikari eta 13 baso-espezialista). Lur orotako ibilgailuekin joan dira, larrialdian laguntzeko zereginak indartzeko. Foru Aldundiaren operatiboa basoan esku hartzeko askotariko materialarekin indartzen da, sastrakak garbitzeko bi robot barne.

Erakundeen arteko lankidetza

Administrazioen arteko lankidetzaren esparruan kokatzen da Bizkaiaren parte-hartzea, estatu-mailako larrialdiei aurre egiteko. Bizkaiko Foru Aldundiak babes zibileko eta larrialdietako dispositiboen eskura jarri ditu bere giza baliabideak eta baliabide materialak, suteak itzultzeko lanetan laguntzeko eta tokian bertan lanean ari diren zerbitzuei laguntza emateko, kasu honetan Madrilgo Erkidegoan.


Bideoak