2025(e)ko abenduaren 18(a) 12:00

2025eko enplegu publikoaren eskaintzaren hirugarren fasea onetsi da Bizkaian: guztira, 46 plaza

Herri Administrazioa eta Erakunde Harremanetarako Saila

Bizkaiko Foru Aldundiko Gobernu Kontseiluak gaur onetsi du 2025erako enplegu publikoaren eskaintza berriaren deialdia: 46 plaza guztira eta, besteak beste, administrarien 25 plaza. 2026an zehar egingo dira enplegu publikoaren eskaintza berri horren deialdia zein EPEaren lehenengo probak.

Leixuri Arrizabalaga

Gaur goizean onetsitakoak honela daude banatuta: finantza-ikuskatzaileen 2 plaza, zaharberrikuntzako teknikarien 2 plaza, zerga-ikuskatzaileordeen 11 plaza, liburutegiko laguntzaile teknikoen 6 plaza eta administrarien 25 plaza.

Finantza-ikuskatzaileen, zerga-ikuskatzaileordeen eta administrarien kategorietan, zenbait plaza deituta egon dira aurreko beste eskaintza batzuetan; horrenbestez, hau da guztizko plaza-kopurua: finantza-ikuskatzaileen 7 plaza, zerga-ikuskatzaileordeen 13 plaza eta administrarien 46 plaza.

2025eko EPEaren hirugarren faseko plaza horiek gehitu egin zaizkie 2025erako enplegu publikoaren eskaintzaren lehenengo bi faseetan onetsitako 72 plazei. Lehenengo fasean, 31 plaza onetsi ziren, honela banatuta: administrazio orokorreko teknikarien 22 plaza, agiritegiko teknikarien 4 plaza, liburutegiko teknikarien 2 plaza eta baso-agenteen 3 plaza. 2025eko bigarren fasean, beste 41 plaza onetsi ziren guztira; haietatik 39 plaza Prebentzio, Suhiltzaile eta Salbamendu Zerbitzuko suhiltzaile-gidarienak dira, eta % 10 emakumeentzat erreserbatu da. Plaza horiez gain, kaboen 28 plaza ere onetsi ziren, barne-sustapenaren bidez betetzekoak; arkitekto-plaza bat, eta herritarren eskubideak sustatzeko teknikari ertainaren beste bat.

2025eko enplegu publikoaren eskaintzaren hirugarren fase honetan deitutako plaza-kopurua bat dator berritze-tasak ezarritako legezko mugekin. Sartuko diren funtzionario berriek arlo horietan dauden plaza hutsak beteko dituzte. Xedea da zerbitzu publikoa hobetzea, bai eta zerbitzu gehiago eskaintzea. Gainera, eskaintzak, lanaren ikuspegitik, aukera emango du plantilla gaztetu eta egonkortzeko eta kalitateko enplegu publiko iraunkorra bermatzeko.


Bideoak


Audioak

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp