2015(e)ko urtarrilaren 25(a) 11:00

ALDUNDIAK EKINTZAILETZA ETA GIZARTE BERRIKUNTZA FINANTZATZEARI BURUZKO LAN-JARDUNALDIA ANTOLATU DU

Ekonomia Sustatzeko Saila

Urtarrilaren 27an, asteartean, egingo da Euskalduna Jauregian eta Simon Willis “The Young Foundation”-en ordezkari nagusiak parte hartuko du.

Bizkaiko Foru Aldundiak "Ekintzailetzaren eta Gizarte Berrikuntzaren Finantzaketari" buruzko topaketa antolatu du 2015eko urtarrilaren 27rako, astearterako, Euskalduna Jauregian. Jardunaldia goizeko 11:30ean hasiko da. Lehenbizi Ekonomia Sustatzeko diputatuak, Imanol Pradales-ek, foru aldundiaren Ekintzailetza eta Gizarte Berrikuntzari buruzko programa berri hau aurkeztuko du. Ondoren, Simon Willis-ek, "The Young Foundation"-eko CEOak, "Ekintzailetzaren, Gizarte Berrikuntzaren eta Finantzaketaren" erronkei helduko die. Euskalduna Jauregian mahai-ingurua ere egingo da parte-hartzaile hauekin: Mari Carmen Gallastegi, UPV-EHUko Ekonomia katedraduna; Constan Dacosta, Eroski-ko presidente ohia, eta Jon Mancisidor, BBK-ko zuzendari ohia. Azkenik, Gizarte Ekintzako diputatuak, Pilar Ardanzak, jardunaldiari amaiera emango dio.

Jardunaldia Ekonomia Sustatzeko Sailak eta Gizarte Ekintza Sailak batera antolatu dute, eta aurreikuspenen arabera, ekintzailetzari eta gizarte berrikuntzari lotutako Bizkaiko enpresetako berrehundik gora ordezkarik parte hartuko dute. Foru Aldundiaren lehentasunetako bat jardunaldi honen finantzaketa da. Izan ere, Aldundiak 2013. urtean Estatuan aitzindaria zen dekretu bat sustatu zuen berrikuntza bultzatzeko politiketatik kanpo geratu ohi den sektorea babesteko.

The Young Foundation

The Young Foundation-en izena Michael Young-etik dator. Michael Young gizarte ekintzailea da eta ICS hiri-azterlanen zentroa sustatu zuen 1954. urtean. Zentro honek Londresen du egoitza eta gizarte berrikuntzari lotutako ikerketa eta praktika akademikoa bateratzen ditu. Gaur egun, oraindik, pentsamendua, ekintza eta aldaketa gizarte berrikuntzaren bitartez bultzatzen duen erakunde nagusietako bat da mundu osoan. Simon Willis-ek astearte honetan azalduko digu finantzaketaren garrantzi estrategikoa gaur egungo gizarteari erantzungo dioten enpresak sor daitezen bultzatzeari dagokionez.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp