30 DE urria DE 2026 14:00

Aldundiak, bere gizarte-politikak eta lurralde-politikak bultzatuko ditu, 12.110 milioi eurotik gorako aurrekontua % 7 igo ondoren

Ahaldun Nagusiari laguntzeko unitatea

Bizkaiko Foru Aldundiak 2027rako onetsi duen aurrekontu orokorren proiektua 12.110,1 milioi eurokoa da. Zenbateko horretako 2351,6 milioi foru-erakundeak kudeatuko dituen aurrekontuari dagozkio. Zenbateko horri langileen-gastua, zorra, eta ordainketa-kreditu orokorra kentzen badizkiogu, hurrengo urterako sailek eskura edukiko dutenaren hazkuntza % 5,15 izango da, 1806,7 milioi eurora iritsiko baita. Hori aurreko ekitaldian baino 88,6 milioi euro gehiago izango da. 814 milioi eurorekin, Gizarte Ekintzako arloa izango da gastu- eta inbertsio-gaitasun handiena (% 45,06) izango duen foru-saila. Erakunde-konpromisoetara etorrita, kopuru handienak hauek dira: Eusko Jaurlaritzarentzako kupoa (7648 milioi euro) eta Bizkaiko 113 udalak finantzatzeko dirua (1337,8 milioi euro).

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko 2027ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren proiektua onetsi du

Bizkaiko Foru Aldundiak Bizkaiko 2027ko ekitaldiko Aurrekontu Orokorren Foru Arauaren proiektua onetsi du. Horren arabera, diru-sarrerak eta gastuak 12.110,1 milioi eurokoak izango dira. Beraz, datorren urteko aurrekontuan 2026ko ekitaldikoan baino 789,8 milioi euro gehiago daude (% 6,98ko gehikuntza).

Batzar Nagusietan izapidetzen hasi den aurrekontu proiektua Elixabete Etxanobek Ahaldun Nagusiak aurkeztu du. Nabarmendu duenez "zifra horien handitasunak historiako aurrekonturik handienaz hitz egiteko tentazioa ekar diezaguke, baina, adierazpen triunfalistetatik urrun, aurrekontu hori zalantzazko testuinguru global batean kudeatzeko erantzukizunean jarri nahi dut arreta. Testuinguru horretan, kanpoko erabakiek edo gertaerek zuzenean eragin diezaiokete gure ehun ekonomiko eta sozialari ". Egoera horri aurre egiteko," Bizkaiak etxeko lanak eginda ditu, indartsu, ehun ekonomiko aktibo eta lehiakor batekin, ahalik eta enplegu gehienarekin eta kontuak onbideratuta dituzten erakundeekin ".

Hori dela eta, Diputatu Nagusiaren hitzetan, "aurrekontua indargune horietatik egin dugu, testuinguru globala kontuan hartuta eta Ongizatearen Estatua indartzeari begira". Gaineratu duenez, "2027rako erabilgarri dagoen aurrekontua 2.351 milioi eurokoa da, eta gehiena babes eta kohesio soziala, jarduera ekonomikoa eta enplegua, garraio publikoa eta lurralde-kohesioa indartzera bideratzen da.

Diru-sarrerak

Ogasun eta Finantza Saileko foru diputatu Itxaso Berrojalbizek aurrekontu-proiektuko kontu nagusiak xehatu ditu. Lehenengo diru-sarreren gehikuntzaz aritu da. 2027ko ekitaldirako aurreikuspen ekonomikoetan oinarrituta, tributu itunduen bitartez 11.748,7 milioi euro biltzea aurreikusten da, hau da, 2026ko aurrekontuan baino % 7,29 gehiago.

Diru-sarreren kapitulu honetan, tributu itunduen bidez bilduko da datorren ekitaldian Bizkaiak edukiko dituen finantzabideen % 97; gainera, Aldundiak hurrengo ekitaldirako 255 milioi euroko diru-sarrera propioak izateko eta 106,3 milioi euroko zorra jaulkitzeko asmoa dauka, aurreko ekitaldian baino ia 76,4 milioi gutxiago.

DIRU-SARRERAK

2026

(M €)

2027

(M €)

Aldea

   (M €)                    %

Tributu itunduak

10.950,4

11.748,7

798,3

% 7,29

Diru-sarrera itundugabeak

187,2

255,1

67,9

% 36,30

Zor publikoa

182,7

106,3

-76,4

      % 41,84

Diru-sarrerak, guztira

11.320,3

12.110,1

789,8

% 6,98

Gastu konprometituak

Gastu konprometituen apartatuan, konpromiso instituzionalen partida guztiak handitu dira 2026. urtearekin alderatuta. Guztira, 9758,4 milioi euroko zenbatekoa osatzen dute; hau da, aurreko ekitaldian baino 687 milioi euro gehiago (+% 7,57). Bereziki nabarmentzekoak dira Eusko Jaurlaritzarentzako 7648,3 milioi euroko ekarpena, kupoari dagozkion 761,3 milioi euroak eta Bizkaiko 113 udalak finantzatzera bideratutako 1337,8 milioi euroak.

Langile-gastuetarako partida % 1,37 gehitu da; ostera, Aldundiak % 1,95 handitu du zor publikoaren amortizaziorako kopurua.

 

GASTUAK

2026

 (M €)

2027

(M €)

        Aldea

         (M €)                   %          

Ekarpena Eusko Jaurlaritzari

7147,5

7648,3

500,8

        % 7,00

Estatuari ordaindu beharreko kupoa

675,2

761,3

86,1

% 12,76

Udal-finantzaketa

1237,9

1337,8

99,99

      % 8,07

Bizkaiko Batzar Nagusiak

10,5

11

0,5

    % 4,94

Zorra (amortizazioa + interesak)

250,8

258,9

8,1

% 3,22

Langile-gastuak

280,2

284,0

3,8

% 1,37

Ordainketa globaleko kreditua

0,14

2,0

1,85

% 1351,3

Sailek eskura edukiko dutena

1716,2

1806,7

88,6

% 5,15

Gastuak, guztira

11.320,3

12.110,1

789,8

% 6,98

Sailek eskura edukiko dutena

Gastuen apartatuan, erakunde-konpromisoak eta gastuak kontabilizazioa egin ostean, Bizkaiko Foru Aldundiak kudeatuko duen aurrekontua 2351,6 milioi eurokoa izango da (2026ko ekitaldian baino 104,2 milioi gehiago) Horri langileen-gastua, zorra, eta ordainketa-kreditu orokorra kentzen badizkiogu, sailek eskura edukiko dutenaren hazkuntza % 5,15 izango da, 1806,7 milioi eurora iritsiko baita. Hori aurreko ekitaldian baino 88,6 milioi euro gehiago izango da.

Ohikoa den moduan, gastu sozialak izango du pisu gehien aurrekontuen proiektuan, 906,4 milioi euro jasoko baititu guztira. Horietatik, 814 milioi euro Gizarte Ekintzara bideratuko dira, eta 92,4 milioi euro Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Sailera.

Datorren urteko aurrekontuan, bederatzi sailetan banatuta, zenbait inbertsio egingo dira Bizkaiko lurralde-oreka sendotzeko (257 milioi euro bideratuko dira azpiegituretarako eta lurralde garapenerako) eta garraioak, mugikortasuna eta turismoa sustatzeko (232 milioi euro). Horrez gain, inbertsioak egingo dira jarduera ekonomikoa, ekintzailetza eta berrikuntza bultzatzeko (80,5 milioi), eta lehen sektorearen alde egingo da Ingurune Naturala eta Nekazaritza Zaintzeko Sailera bideratutako 81 milioi euroei esker.

SAILAK

2027 (M €)

% guztira

Gehikuntza(M €)                 

Ingurune Naturala eta Nekazaritza Sustatzeko Saila

80,9

% 4,48

1,88

Gizarte Ekintza Saila

813,9

% 45,06

46,83

Euskara, Kultura eta Kirol Saila

73,1

% 4,05

2,71

Ogasuna eta Finantza Saila

75,1

% 4,16

5,86

Garraioak, Mugikortasuna eta Turismoa Sustatzeko Saila

231,7

% 12,83

9,59

Herri Administraziorako eta Erakunde Harremanetarako Saila

98,9

% 5,47

9,33

Ekonomia Sustatzeko Saila

   83,4

% 4,62

2,03

Enplegua, Gizarte Kohesioa eta Berdintasuna Sustatzeko Saila

92,4

% 5,11

3,83

Azpiegituretarako eta Lurralde Garapenerako Saila

257,1

% 14,23

6,46

Sailetarako, guztira

1806,6

% 100

88,56

Datorren asteazkenetik (azaroaren 4a) aurrera foru-diputatuak beren sailen aurrekontua azaltzen hasiko dira Batzar Nagusietako batzorde informatiboetan. Aurrekontua onesteko osoko bilkura abendu amaieran izango da.


Vídeos


Audios

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp