2015(e)ko abenduaren 16(a) 10:15

5.000 «BONO DENDA» GEHIAGO SALGAI GAURTIK AURRERA

Ekonomia Sustatzeko Saila

Bizkaiko Foru Aldundiak CECOBIrekin batera sustatzen du kanpaina hau, BilbaoDendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntzarekin, eta bonu gehiago atera dituzte kontsumitzaileen eskaera handiari erantzuteko. Atzora arte, 14.453 bonu erosi dira, hau da, iazko kanpainan data hauetarako saldu zegoena baino %40 gehiago.

Bizkaiko Foru Aldundiak CECOBIrekin batera sustatzen du «Bono Denda» kanpaina, BilbaoDendak, Bizkaidendak, Ezkerraldenda eta Getxo Enpresa erakundeen laguntzarekin, eta erabaki du 5.000 bonu gehiago ateratzea urtarrilaren 30era arte iraungo duen kanpainaren barruan. Bonu gehiago aterata kontsumitzaileen artean hauteman den eskaera handiari erantzun nahi zaio, eta, aldi berean, lurraldeko txikizkako merkataritza laguntzen jarraitu nahi da Gabonetan eta urtarrileko beherapenetan.

Oraingo «Bono Denda» kanpainak harrera itzela izan du, eta atera diren 15.000 bonuetatik 10.000 hiru egun eskasetan agortu ziren, abenduaren 11n salgai jarri zirenetik.

BBKren zerbitzu orotarako kutxazainetan eros daitezke bonuak, edozein kreditu- edo zordunketa-txartel erabilita. Bonuak ateratzeko muga bat ezarri da: txarteleko, bonu bi besterik ezin da eskuratu. Aurten ere, bonuak Internet bidez erosi ahal dira, baina kutxazainetan jaso behar dira. Helbide hauetan eros daitezke: www.bbk.es y www.cecobi.es.

Dena dela, erosketa bakar baterako erabili ahal izango da «Bono Denda»; beraz, bi bonu edo gehiago ezin izango dira metatu ticket edo faktura batean. Baina kontsumitzaileak dituen «Bono Denda» beste erosketa egin ahal izango dira.

este.proceso.puede.tardar.subiendo.archivo.servidor.ftp