2024ko Azaroaren 13a

Udalez gaindiko kirol-instalazioetan inbertsioak egiteko Bizkaiko toki-erakundeei zuzendutako foru dirulaguntzen ebazpena

Foru Aldundiak Bizkaiko Lurralde Historikoko toki-erakundeei, 2024. eta 2025. urteetan udalaz gaindiko kirol instalazioetan inbertsioak egiteko foru dirulaguntzen ebazpena jakinarazi du.

Bizkaiko Foru Aldundiak, guztientzako kirolarekin duen konpromisoa zintzoki betez —pertsonen bizi-kalitaterako funtsezkoa delakoan—, dirulaguntzen lerro bat onetsi du, 2024. eta 2025. urteetan inbertsioak egiteko udalez gaindiko kirol-instalazioetan. Lerro horretako dirulaguntzak tokiko erakundeek eskuratu ahal izan dituzte, hau da, udalek, mankomunitateek, kirol-arloko udal organismo autonomoek eta udal sozietate publikoek.

Dirulaguntzen lerro horren bidez, foru-erakundeak lurraldeko udalerrietako kirol-instalazioen diseinu-, irisgarritasun-, segurtasun- eta jasangarritasun-estandarrak hobetu nahi ditu, eta, hala sustatu nahi du Bizkaiko herritarrek instalazio horien erabilera trinkoagoa eta berdintasunezkoagoa egin dezaten eta azpiegiturok erabilera gehiagotarako balia dezaten. Azken finean, Aldundiak lurraldeko kirol-azpiegituren sarea prest eduki nahi du kirola egin nahi duten adin eta izaera guztietako pertsonek dituzten kirol-beharrizanei -etengabe aldatzen ari direnak- egoki erantzuteko. 

Dirulaguntzak espazioen egitura aldatzeko, egokitzeko edo bizigarritasuna hobetzeko erabiliko dira, horien ekipamendua ordeztea eta lehendik dauden instalazioak birbanatzea edo instalazio berriak eraikitzea barne.

Informazio guztia www.bizkaia.eus

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA