PRESTAKUNTZA JARDUNBIDE EGOKIAK

2024ko Urriaren 10a

Leioako 25 kirol-erakundeetako ordezkariek prestakuntza jaso dute haurrak kirolean babestearen arloan

Iturria: Leioako Udala

Leioako Udalak Babestu programa garatzen jarraitzen du, kirol-eremuan haurrak babesteko, jokalekuetan haurren eta gazteen aurkako edozein indarkeria-egoera edo -motari aurrea hartzeko, antzemateko eta aurre egiteko.

Ildo horretan, programaren garapenaren funtsezko zati gisa, kiroleko indarkeriaren prebentzioaren arloko prestakuntza bat garatzen ari da. Prestakuntza horretan, Leioan, kirol-jardueren garapenaz arduratzen diren 90 pertsona baino inguruk parte hartuko dute, bai udal-mailan, bai klubetan (entrenatzaileak, begiraleak, udal-langileak, udal-instalazioetan lan egiten duten profesionalak...). Prestakuntza Kunina Sport and Education enpresako profesionalek eman dute, Udalaren enpresa laguntzaileak Babestu garatzeko.

Programa honen azken helburua prebentzio- eta jarduera-protokoloak ezartzea da. Protokolo horietan, hainbat egoeratan jarduteko jarraibideak eta irizpideak ezarriko dira.

Zentzu horretan, Leioako alkate Iban Rodriguez Etxebarriak gogorarazi duenez, Leioan esparru eraginkorra eta ondo diseinatua nahi dugu, haurrak kirolean modu integralean babesteko aukera emango diguna, espazio seguru eta osasungarriak eskainiz, adingabeen garapen askea bideratuko dutenak, sentsibilizazioa, ezagutza eta prestakuntza funtsezkoak dira edozein mehatxu detektatzeko. Emaitza gisa, Leioan kirol-arloan ardura duten pertsona helduen talde bat egongo da, kirolean edo jarduera fisikoan haurren aurkako balizko indarkeria-egoerak detektatzen, prebenitzen eta komunikatzen jakingo dutenak azpimarratu ere egin du.

Uste da programa horrek Leioako 2.200 ume baino gehiagoengan eragina izan dezakeela; izan ere, udalerriak 25 klub edo kirol-erakunde ditu, eta horien artean 1.700 kirolari gazte inguru daude. Kirol-sare horri, bestalde, antolatutako ikastaroetako batean parte hartzen duten 470 haur eta nerabe inguru gehitu behar zaizkio, baita Leioako Udalak antolatzen dituen jardueretan parte hartzen dutenak ere, beren urteko kirol-eskaintzaren eta eskaintza osasungarriaren zati gisa.

Argazkia eta albiste osoa www.leioa.net

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA