KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK ALBISTEAK ETA PRENTSAURREKOAK

2024ko Abuztuaren 09a

Bizkaitik 2024ko Parisko Joko Olinpikoetara

Bizkaiko bederatzi kirolari lehiatuko dira uztailaren 26tik abuztuaren 11ra ospatuko diren 2024ko Parisko Joko Olinpikoetan.

Kirolbide PRO guneak sortutako irudia.

Paris 2024ko Olinpiar Jokoetako Bizkaiko ordezkaritza handitu egin da, Tokyo 2020koarekin alderatuta.

Lurralde Historikoko ia hamar kirolarik osatutako zerrendan ordezkaritza errepikatzen duten eliteko kirolariak daude, hala nola Virginia Díaz (Arrauna: Skiff/Scull), Xabi López-Arostegui (Saskibaloia) eta Jose “Chefo” Basterra (Belar Hockeya).

Hala ere, Gracia Alonso de Armiño (Saskibaloia 3X3), Naia Laso (Skateboarding: Park), Ohiane Hernandez (Futbola), Jon Rahm (Golfa), Oier Ibarretxe (Boxeoa: 63,5kg) eta Rafa Villalonga (Belar Hockeya) kirolarientzat hauek izango dira euren lehen Olinpiar Jokoak.

Lehiaketa uztailaren 24an hasiko da talde-kirolekin, nahiz eta inaugurazio-ekitaldia bi egun geroago egingo den, uztailaren 26an, espazio ireki batean historian lehen aldiz. Atleten desfilea Sena ibaian egingo dute, ordezkaritza guztien ontziekin. 

Zorte on guztioi!

BIZKAIKO KIROLARIEN EMAITZAK 2024KO PARISKO JOKO OLINPIKOETAN

  1. Arrauna: Virginia Diaz seigarren izan da sculleko B finalean, eta diploma olinpikorik gabe geratu da. 
  2. Belar Hockeya: Rafa Vilallongak eta Chefo Basterrak ezin izan dute brontzezko domina irabazi.
  3. Boxeoa: Oier Ibarretxek 5-0 galdu zuen bere estreinaldi olinpikoan.
  4. Futbola: Oihane Hernándezek ezin izan du brontzezko domina irabazi.
  5. Golfa: Jon Rahmek diploma olinpikoa lortu du bosgarren postua lortuta.
  6. Saskibaloia: Lopez-Arosteguik agur esan die Olinpiar Jokoei, Kanadaren aurkako porrotaren ostean.
  7. Saskibaloia 3x3: Gracia Alonso de Armiñok zilarrezko domina irabazi du.
  8. Skateboarding: Naia Laso zazpigarren izan da skate parkeko finalean. Horrela, bermeotarrak diploma olinpiko batekin amaitu du bere ibilbidea Parisen.

LEHIAKETEN EGUTEGIA

ARRAUNA

Uztailak 27, larunbata

Vaires-sur-Marne Naubcal Stadium

10:12 Scull banakako emakumezkoak, lehen seriea: Virginia Diaz, bigarren postua.

UztailaK 30, asteartea

Vaires-sur-Marne Naubcal Stadium

09:30 Emakumezkoak scull banakako final-laurdenak: Virginia Diaz finalerdietarako sailkatu da.

Abuztuak 1, osteguna

Vaires-sur-Marne Naubcal Stadium

09:30 Emakumezkoak scull banakako A/B finalerdia 1: Virginia Díaz

Abuztuak 3, larunbata

Vaires-sur-Marne Naubcal Stadium

09:54 Emakumezkoak scull, B finala: Virginia Diaz seigarren izan da sculleko B finalean, eta diploma olinpikorik gabe geratu da. 

BELAR HOCKEYA

Uztailak 27, larunbata

10:00-15: 00 Yves du Manoir Stadium-Pitch 1: Gizonezkoak, A multzoa

Britainia Handia 4 - 0 Espainia: Chefo Basterra, Rafa Vilallonga

Uztailak 28, igandea

17:00 Yves du Manoir Stadium: Gizonezkoak, A multzoa

Alemania 0 - 2 Espainia: Chefo Basterra, Rafa Vilallonga

Uztailak 30, asteartea

10:00 Yves du Manoir Stadium-Pitch 1: Gizonezkoak, A multzoa

Espainia 3 - 3  Frantzia: Chefo Basterra, Rafa Vilallonga

Uztailak 31, asteazkena

19:45 Yves du Manoir Stadium: Gizonezkoak, A multzoa

Espainia 3 - 0 Hegoafrika: Chefo Basterra, Rafa Vilallonga

Abuztuak 2, ostirala

10:30 Yves du Manoir Stadium-Pitch: Gizonezkoak, A multzoa

Holanda-Espainia: Chefo Basterra, Rafa Vilallonga

Abuztuak 4, igandea

Yves du Manoir Stadium

12:30 Gizonezkoak final-laurdenak: Belgika 2 - 3 Espainia. 

Abuztuak 6, asteartea

14:00-16: 00 Yves du Manoir Stadium-Pitch 1

Gizonezkoak, finalerdia: Herbehereak 4 - 0 Espainia. Chefo Basterra, Rafa Vilallong

Abuztuak 8, osteguna

Yves du Manoir Stadium-Pitch 1

14:00-16: 00 Gizonezkoak, brontzezko domina: India - Espainia. Rafa Vilallongak eta Chefo Basterrak ezin izan dute brontzezko domina irabazi.

BOXEOA

Uztailak 27, larunbata

21:36 North Paris Arena

Gizonezkoak final-hamaseirenak 63,5 kg: Oier Ibarretxek 5-0 galdu du.

FUTBOLA

Uztailak 25, osteguna

17:00-19: 00 La Beaujoire Stadium: Emakumeak, C multzoa

Espainia 2 - 1 Japonia: Oihane Hernández

Uztailak 28, igandea

19:00-21: 00 La Beaujoire Stadium: Emakumeak, C multzoa

Espainia 1 - 0 Nigeria: Oihane Hernández

Uztailak 31, asteazkena

17:00-19: 00 Bordeaux Stadium: Emakumezkoak, C multzoa

Brasil 0 - 2 Espainia: Oihane Hernández

Abuztuak 3, larunbata

17:00-20: 00 Lyon Stadium

Emakumezkoak final-laurdenak: Espainia 4 - 2 Kolonbia. Oihane Hernandez 

Abuztuak 6, asteartea

21:00-00: 00 Marseille Stadium

Emakumezkoak finalerdia: Brasil 4 - 2 Espainia. Oihane Hernández

Abuztuak 9, ostirala

15:00 Lyon Stadium

Emakumezkoak, brontzea - Alemania - Espainia: Oihane Hernándezek ezin izan du brontzezko domina irabazi.

GOLFA

Abuztuak 1, osteguna

09:00-18:00 Golf nabonala

Gizonezkoak, lehen jardunaldia: Jon Rahm

Abuztuak 2, ostirala

09:00-18: 00 Golf nabonala

Gizonezkoak bigarren jardunaldia: Jon Rahm

Abuztuak 3, larunbata

09:00-18: 00 Golf nabonala

Gizonezkoak hirugarren jardunaldia: Jon Rahm

Abuztuak 4, igandea

09:00-18: 00 Golf nabonala

Gizonezkoak laugarren jardunaldia: Jon Rahmek diploma olinpikoa irabazi du bosgarren postua lortuta.

SASKIBALOIA

Uztailak 27, larunbata

Pierre Mauroy Stadium: Gizonezkoak, A multzoa

11:00 Australia 92 - 80 Espainia: Xabier Lopez-Arostegi

Uztailak 30, asteartea

11:00-15: 15 Pierre Mauroy Stadium: Gizonezkoak, A multzoa

Espainia 84 - 77 Grezia: Xabier Lopez-Arostegi

Abuztuak 2, ostirala

17:15-19: 00 Pierre Mauroy Stadium: Gizonezkoak, A multzoa

Kanada 88 - 85 Espainia: López-Arosteguik agur esan die Olinpiar Jokoei Kanadaren aurkako porrotaren ostean.

SASKIBALOIA 3X3

Uztailak 30, asteartea

Concorde 1: Emakumeak taldekako fasea

21:00 Azerbaijan 16 -  18 Espainia: Gracia Alonso

Uztailak 31, asteazkena

Concorde 1: Emakumeak taldekako fasea

21:00 Espainia 17 - 12 Frantzia: Gracia Alonso

Abuztuak 1, osteguna

Concorde 1: Emakumeak, taldekako fasea

21:30 AEB-Espainia: Gracia Alonso

Abuztuak 2, ostirala

Concorde 1: Emakumeak, taldekako fasea

12:30 Australia-Espainia: Gracia Alonso

21:00 Espainia-Kanada: Gracia Alonso

Abuztuak 3, larunbata

Concorde 1: Emakumeak, taldekako fasea

18:00 Espainia 15 - 18 Alemania: Gracia Alonso

Abuztuak 5, astelehena

Concorde 1

17:30 Emakumezkoak, finalerdia: Espainia 18 - 16 Estatu Batuak.

22:05 Emakumezkoak, urrezko domina: Alemania 17 - 16 Espainia. Zilarrezko dimina Gracia Alonso de Armiño bilbotarrarentzat. 

SKATEBOARDING

Abuztuak 6, asteartea

Concorde 4

12:30 Emakumezkoen parkea, sailkapen nagusia: Naia Laso

17:30 Emakumeen parkea, finala. Naia Laso, zazpigarren skate parkeko finalean. Horrela, bermeotarrak diploma olinpiko batekin amaitu du bere ibilbidea Parisen.

Harpidetu zaitez Kirolbide PRO Newsletterrera eta ez galdu 2024ko Pariseko Joko Olinpikoetara doazen Bizkaiko kirolariei buruzko azken orduko albisterik. 

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA