KIROL EKITALDIAK ETA LEHIAKETAK

2024ko Otsailaren 01a

Bilbao Triathlon 2024: Izen-ematea

Sailkapena 

Datorren larunbatean, irailak 14, Bilbon paregabea den ekitaldiaren 13. edizioa egingo da, diziplina horretako kirolari onenekin, uriaren erdigunean. Bilboko Triatloia erreferentziako ekitaldia bihurtu da estatuan (2020an eta 2021ean Espainiako Txapelketa izan zen), eta atzerrian harrera handia izan du (2022an Europako Txapelketa izan zen). 13. edizio honetan, Half modalitatea puntuagarria da Distantzia Ertain eta Luzeko Triatloiaren Estatuko Rankingerako. Horregatik, trofeo horren alde borrokan ari diren Estatuko eta Euskadiko triatletarik onenetako batzuek gure Triatloian parte hartuko dute. Baina aipagarriena modalitate Olinpikoaren itzulera da, ibilbide erakargarria eta aurreko edizioetatik desberdina daukana.

Bilaketaren emaitzetara itzultzea

Ez ezazu albisterik galdu

Izan ezazu kirol munduarekin lotutako albiste eta proiektu guztien berri. Zure beharretara egokitzeko zure lehentasunak aukeratu ahal izango dituzu.

HARPIDETU ZAITEZ NEWSLETTERRERA