Garraio-txartela doan zure laguntzailearentzat

  • Noiz

    2025/07/29

Txartela ordaintzetik salbuesteko baldintzak

Zure laguntzailea garraio publikoa ordaintzetik salbuestsita egon dadin, bi baldintza hauek bete behar dituzu:

  1. % 45eko desagaitasun-gradua, edo hortik gorakoa, izatea eta
  2. Mendekotasun-graduren bat izatea.

Zer egin behar duzu salbuespena izapidetzeko?

Bezeroaren arretarako edozein bulegotara joan.

  • Zeu bertaratzen bazara, zure jatorrizko NANa eraman behar dituzu.
  • Beste inor bertatatuz gero, honako hauek eraman berhar ditu:
    1. Izapide hori egiteko zuk sinatutako baimena. 
    2. Jatorrizko bi NANak, zurea eta baimena ematen duen pertsonarena.
    3. Zure argazkia, Barik txartel pertsonalizaturik ez baduzu.

Zer egingo dute bezeroaren arretarako bulegoko langileek?

Barik txartela pertsonalizatuta baldin baduzu:

  • Baldintzak betetzen dituzula egiaztatuko dute.
  • Zure txartela gaituko dute zure laguntzaileak salbuespena izan dezan.

Barik txartel pertonalizaturik ez baduzu:

  • Baldintzak betetzen dituzula egiaztatuko dute.
  • Zure txartela egingo dute, zure laguntzailearentzako salbuespenaz. Hori lortzeko, 3 € ordaindu beharko dituzu. 

Zer egin behar duzu garraio publikoa erabiltzeko?

Garraio publikoa laguntzaile batekin erabiltzen duzunean, Barik bi aldiz pasatu, bigarrena kosturik gabe.

Xehetasunak: Garraio-txartela doan zure laguntzailearentzat

  • Noiz

    2025/07/29