Aurkeztu aitorpena erraz, arin eta segurtasunez

Apirilaren 15etik ekainaren 30era.

Kontsultatu zirriborroa eta ezagutu zuretzat onuragarriak izan daitezkeen kenkari fiskal berriak.

Errenta-zirriborrora sartu

Berritasunak 2025

12 Kenkari berri

  • Alokairua 2.800 €-raino
  • Adingabeak zaintzea
  • Energia-efizientzia

Aitorpena aurkezteko hiru modu dituzu

  • Arin, itxaron beharrik gabe, noiznahi eta nonahi.

  • Interneterako sarbidea duen edozein gailu edo ordenagailutatik sartu ahal izango zara zirriborrora.

  • Identifikazio elektronikorako bitarteko bat beharko duzu. Ez badaukazu, bat emango dizugu: Bak gakoa.

Zirriborroa kontsultatu, berrikusi eta, behar baduzu, osatu dezakezu, eta, ondoren, aitorpena aurkeztu.

Errenta-zirriborrora sartu

Errenta-zirriborroari buruzko informazio gehiago

  • Langile espezializatuek astelehenetik ostiralera lagunduko dizute, 8:30etik 19:00etara.

  • Arreta pertsonalizatua.

  • Zure nortasuna berretsi beharko duzu. Horretarako, Bak-a aktibatzeko kodea erabil dezakezu (Errenta25 eskutitzean dago), edo, Bak-a badaukazu, emango dizugun kodea.

  • 94 608 3000

Telefono bidez, informazio xehatua lor dezakezu duzu, eta zirriborroaren emaitza zein den jakin. Behar baduzu, alda dezakezu, eta gero aurkeztu.

Telefono bidezko aurkezpena 94 608 3000

Aitorpena telefonoz aurkezteari buruzko informazio gehiago

  • Arreta eta informazio pertsonalizatuak.

  • Ordutegia: Astelehenetik-Ostiralera, 8:30etik 13:30era.

  • Aurrez aurreko arreta batez ere aurreko hitzordua eskatuta emango da.

  • 94 612 5500

Ogasunaren eta Gerturen bulegoetan aurkezteko epea amaitu da.

Aitorpena aurrez aurre aurkezteari buruzko informazio gehiago

Informazio interesgarria

  • Ogasunak itzultzea

    Aitorpenaren emaitza Ogasunak itzultzea bada, zenbatekoa gehienez ere zazpi eguneko epean sartuko dizugu banku-kontuan, aitorpena aurkezten duzunetik.

  • Ogasunari ordaintzea

    Emaitza Ogasunari ordaintzea bada, helbideratu egin dezakezu ordainketa, eta uztailera arte ez dizugu kobratuko.

Berritasun fiskalak 2025

Berrikuspen fiskalak zenbait hobekuntza dakartza, Bizkaian bizi diren pertsonen beharrizanei begirakoak.

Aurten, ez duzu aurkeztu behar aitorpena baldin eta zure lan-etekin gordinak urtean 20.000 eurotik beherakoak badira.

Gainera, aukera daukazu kenkari garrantzitsuak aplikatzeko zeuretzat eta zeure familiarentzat. Ezagutu kenkari berriak.

  • Etxebizitza

    Hobekuntzak etxebizitza alokatzeagatiko eta erosteagatiko kenkarietan. Onura berriak 36 urtetik beherakoentzat.

    Hobetua

  • Familia

    Kenkari berriak adingabeak zaintzeagatik, lanera itzultzeagatik eta alarguntzagatik.

    Berria

  • Trantsizio berdea

    Energia-efizientziagatiko, ibilgailu ekologikoengatiko eta kargaguneengatiko kenkariak.

Kenkariak ikusi

Laguntzarik behar duzu?