saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

BILA plataforma

Informazioa

Zer da BILA?

BILA (Bizkaiko Laguntza Aplikazioa) plataforma tresna informatiko berria da. Zerga-aitorpenak egiteko laguntza-programen ordez erabiliko da, apurka-apurka programa horiek guztiak bertan bilduko dira eta.

BILAk badu ezaugarri bat orain arteko laguntza-programetatik aldentzen duena: eredu eta ekitaldi askotarako erabil daiteke. Hau da, behin baino ez da instalatu behar; gero, ekitaldi bakoitzean, aitortzaileak behar dituen zerga-ereduak deskargatu ahal izango ditu plataformatik.

Bestetik, orain arteko laguntza-programen ezaugarriak eta aurkezteko aukerak mantentzen dira.

BILAren berri zehatzago jakin nahi izanez gero, hoberena BILA aplikazioaren eskuliburua deskargatzea da.

BILA aplikazioaren eskuliburua (988 KB)

BILAri buruzko garrantzitsuena:

1. TERMINOLOGIA

BILAko termino batzuk laguntza-programetakoen antzekoak dira, baina argibide batzuk eman behar dira zehatz-mehatz jakiteko zertan gabiltzan.

BILA (Bizkaiko Laguntza Aplikazioa)

BILA laguntza-programen plataforma berria da; batzuetan plataforma edo BILA soilik esango diogu.

Izatez, BILA oinarrizko laguntza-programa da (plataforma); oraingo laguntza-programen ordez erabiliko da, horiek guztiak bertan bilduko dira eta.

Plataforma eta ereduak

BILAren egituran bi atal daude:

  • Komuna: plataforma bera, eredu guztietan behar diren datu eta pantailekin.
  • Berezia: eredu bakoitza.
Ereduak

Ereduak, atal bereziak, gaur egungo laguntza-programak dira, funtsean. Esate baterako, “110/111” eredua oraingo “110/111 ereduen laguntza-programa” deritzonaren antzekoa da.

Hauxe da diferentzia: orain aitortzailea identifikatzeko datuak ez dira ereduak ezarriko, baizik eta atal komunean (hau da, plataforman mantenduko dira).

Aitortzailea

Hemendik aurrera aitortzaileaz ariko gara; termino horrekin laguntza-programetan erabiltzen ziren bi termino bilduko dira: “aitortzailea” eta “zergaduna”.

Igo

2. EZAUGARRI NAGUSIAK
Eredu eta ekitaldi asko

BILA laguntza-programen plataforma berria da; oraingo laguntza-programen ordez erabiliko da, horiek guztiak bertan bilduko dira eta. Aurkeztu beharreko eredu guztiak edukiko ditu.

BILA behin bakarrik instalatu beharko da. Instalatuz gero, ekitaldi bakoitzean behar diren eredu guztiak deskargatu ahal izango dira bertatik.

Hurrengo ekitaldietarako, ez da beharrezkoa izango berriz instalatzea. Plataformak berak abisua emango digu hurrengo ekitaldiko ereduak eskuragarri egongo direnean.

Ingurune asko

BILA ingurune hauetan erabil daiteke: Microsoft Windows, GNU/Linux eta Mac OS X.

Egitura: atal komuna eta atal bereziak

Atal komuna plataforma bera da: aitortzaileak, aitorpenen laburpen-pantailak, fitxategiak sortzeko pantailak, eta abar.

Atal bereziak ereduak dira.

Aitorpenak, aitortzaile bakoitzak egindako ereduak dira.

Aitortzailearen datuak zentralizatuta

Datu guztiak sartuko direnez plataforman, ez da egongo eredu bakoitzean berriro idatzi beharrik.

Hori dela eta, oso garrantzitsua da aitortzailearen xehetasunen fitxa.

Gogoan eduki behar da fitxa honetan datuak bilduko direla aurreko urteetako ereduak sartu ahala. Hau da, ez da ezabatu lehengo daturik, baizik eta urtean-urtean sartzen diren datu berriak gehitu.

Eredu bat betetzean, behar diren aitortzailearen datuak eskatuko dira edo fitxatik hartuko dira.

Igo

3. EZAUGARRI BEREZIAK
Gida azkarra

BILAk gida azkarra dauka; horren bitartez errazagoa izango da lehen urratsak egitea tresna informatiko berriarekin.

Gidak zerga-ereduak nola aurkezten diren irakasten du.

Aurreko ekitaldietako programetako datuak berreskuratzea

Gogoan eduki behar da aurreko ekitaldiko laguntza-programetako datuak berreskuratu daitezkeela berriro eskuz ez sartu behar izateko.

Horretarako “Aurreko ekitaldietako programetako datuak berreskuratu” hautatu behar da. Honetaz jakin beharrekoak:

  • BILA plataforman instalatuta dauden ereduetarako bakarrik erabil daiteke.
  • Instalatutako eredu bakoitzerako erabili behar litzateke. Hots, hiru eredu badaude instalatuta, hoberena eredu bakoitzaren datuak berreskuratzea da, nahiz eta antzekoak izan. BILAk grabatuta dauden datuak mantenduko ditu eta sartzen diren datu desberdinak gehituko ditu.

Horri esker erroreak detektatu daitezke. Adibidez:

  • 190 ereduan harremanetarako telefonoa 666333666 da; 193 ereduan, aldiz, 666333669 ipini da, oker.
  • BILAn bildutako 190 ereduko datuak berreskuratzen badira eta gero 193 eredukoak, bi zenbakiak grabatuko dira aitortzailearen fitxan, elkarren ondoan ikusi eta okerrekoa ezabatu ahal izango da.
Abisuak

Dena plataforma batean bilduta egongo denez gero, leiho batean agertuko dira baliagarri jartzen diren ereduen abisuak eta haien eta plataformaren beraren eguneratzeen abisuak; horri esker ez da egongo web orrira sartu beharrik ezer berririk dagoenez ikusteko.

Igo