saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 

Hemen zaude:

Balio-txostena kontsultatzea

Informazioa

 

Zer da balio-txostena?

Balio-txostena administrazio-agiri bat da, non irizpideak, balioztatzeko arau teknikoak, lurzoruaren zedarriztapena eta katastro-balioak finkatzeko behar diren gainerako elementu guztiak jasotzen diren.

Baloreen ponentziak aplikatzearen ondorioz lortutako baloreak ondasunen merkatuaren prezioari loturik daude.

¿Nork parte hartzen du balio-txostenen prestaketan?

Balorei buruzko ponentzia Bizkaiko Foru Aldundiko Katastro eta Balorazio Zerbitzuak egiten du, eta dagokion parte hartze organoari bidaltzen dio. Organo horren parte dira aldundiko eta dagokion udaleko talde teknikoak, baita Eudeleko ordezkari bat ere.


Zer agiri biltzen ditu Balio-txostenak?

Balio-txostena bi agiri hauez osatuta dago:

  • Memoria: irizpideak biltzen dituen agiria eta arau teknikoak.
  • Eranskinak: lurzoruaren mugaketa, guneen balorea eta eraikinen balorea zerrendak, balio zerrendak, koefiziente rustikoen geruzak eta, halakorik balego, Ezaugarri Bereziak dituen Ondasun Higiezinik.
 

Zer dira balio-eremuak?

Udalerriaren zatiketa homogeneoak dira, eta haietan dauden higiezinak balioztatzerakoan higiezinoi aplikagarriak zaizkien zenbait parametro partikularizatzeko balio dute.

Baliodun zonaldeak grafikoki planoen bidez aurkeztu dira. Mugatutako zonalde bakoitzari balore batzuk aplikatuko zaizkio. Balore horiek lurzoruaren balio katastrala zehazteko oinarria izango dira.


Udalerri bakoitzeko balio-txostena kontsultatzea

Nahi izanez gero, hemen ere kontsulta dezakezu zure udalerriko balio-txostena.