saltatu edukira

Aldundiaren Logoa
 
 

Hemen zaude:

Zerga alorreko berrikuntzak

Informazioa

8/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, ekainaren 30ekoa.
8/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, ekainaren 30ekoa, zeinaren bidez zuzendu egiten baitira ekainaren 16ko 7/2020 Foru Dekretu Arauemailean dauden akatsak. Foru-dekretu arauemaile horren bidez, egokitzeko tributu-neurriak sartzen dira sozietateen gaineko zergan, pertsona fisikoen errentaren gaineko zergan, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauan, COVID-19a dela-eta.
B.A.O. 2020/07/01
1155/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1155/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 19koa. Honen bidez zergei buruzko martxoaren 10eko 2/2005 Foru Arauaren 94 ter artikuluan ezarritako baldintzak betetzen dituzten zerga-zorrak edo zehapenak direla-eta Bizkaiko Foru Ogasunaren zordun direnen zerrenda argitaratzeko data ezartzen da.
B.A.O. 2020/06/29
1137/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1137/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa honako hau ebazten duena: tributu-arloko obligazio osagarri jakin batzuk ez eskatzea sozietateen gaineko zerga ordaintzetik partez salbuetsita dauden entitateei eta irabazteko asmorik gabeko erakundeen zerga-araubide berezia aplikatzen duten entitateei, baldin eta entitateok guztiok behar ez bezala aplikatu bazuten Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren apirilaren 1eko 707/2020 Foru Aginduak aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko ezarritako epearen luzatzea.
B.A.O. 2020/06/22
1138/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa,
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 1138/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 17koa, zeinaren bidez garatzen baita 1/2020 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa, COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoa, lehendik geroratutako zorrak geroratzeko eskabideak onartu ezin direnerako zor horien gerorapenek behin baino gehiagotan galdu dutelako eraginkortasuna.
B.A.O. 2020/06/22
1106/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa.
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 1106/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 11koa, zeinaren bidez garatzen baita 1/2020 Foru Dekretu Arauemailea, martxoaren 17koa, COVID-19aren ondoriozko presazko tributu-neurriei buruzkoa, zenbait tributu-jarduketa bideokonferentziaz edo elektronikoki egiteari dagokionez.
B.A.O. 2020/06/18
1128/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1128/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 16koa. Honen bidez, onetsi egiten dira Sozietateen gaineko Zergaren (Bizkaiko Lurralde Historikoan ari diren atzerrian eratutako errentak eratxikitzeko araubideko erakundeak) eta Ez-egoiliarren Errentaren gaineko Zergaren (establezimendu iraunkorrak) autolikidazioa aurkezteko 200 eta 220 ereduak, eta 2019ko urtarrilaren 1etik aurrera hasitako ekitaldietan ereduok telematikoki aurkezteko prozedura arautzen da.
B.A.O. 2020/06/18
7/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, ekainaren 16koa.
7/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, ekainaren 16koa, zeinaren bidez egokitzeko tributu-neurriak sartzen baitira sozietateen gaineko zergan, persona fisikoen errentaren gaineko zergan, oinordetza eta dohaintzen gaineko zergan, ondare-eskualdaketen eta egintza juridiko dokumentatuen gaineko zergan eta Bizkaiko Lurralde Historikoko Zergei buruzko Foru Arauan, COVID- 19a dela-eta.
B.A.O. 2020/06/17
1074/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa
Ogasun eta Finantzen foru-diputatuaren 1074/2020 FORU AGINDUA, ekainaren 5ekoa, zeinaren bidez garatzen baita makina edo aparatu automatikoak erabiliz egiten den jokoaren gaineko tributuaren eta tributu horren gaineko errekarguaren autolikidazioa eta ordainketa egiteko araubidea, COVID-19aren inpaktuari aurre egiteko, jokoaren sektorean hartutako presazko neurrien ondorioz ustiatzeko baimenen eraginkortasuna aldi baterako etenda duten makinetarako.
B.A.O. 2020/06/10
1031/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa.
Ogasun eta Finantzen foru diputatuaren 1031/2020 FORU AGINDUA, maiatzaren 29koa. Honen bidez, Oinordetza eta Dohaintzen gaineko Zergaren eta Ondare Eskualdaketen eta Egintza Juridiko Dokumentatuen gaineko Zergaren aitorpenak eta autolikidazioak aurkezteko epea luzatzen da, aurkezpen telematikoa nahitaezkoa ez dutenentzat, COVID-19 birusak eragindako osasun-larrialdiaren egoerak sortutako murrizketen ondorioz.
B.A.O. 2020/06/01
6/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, maiatzaren 26koa.
6/2020 FORU DEKRETU ARAUEMAILEA, maiatzaren 26koa. Honen bidez, neurri osagarri batzuk ezartzen dira balio erantsiaren gaineko zergan, COVID-19aren larrialdi sanitarioaren ondorioz.
B.A.O. 2020/05/28