URBAN Barakaldo
Urban Barakaldo programarekin Barakaldoko auzoa eraberritu zen, 70. hamarkadako industriaren krisiak gogor jo ostean. Izan ere, krisiaren ondorioz bertan zeuden industriak desegin ziren. Eraldaketarako plan integralaz baliatu zen eta jarduerak eremu guztietan gauzatu diren: hirigintza, gizartea, prestakuntza, ingurumena, ekonomia, lana, kultura, azpiegiturak eta ekipamenduak.
Plana Barakaldoko Udal, Bizkaiko Foru Aldundi, Eusko Jaurlaritza eta Gobernu Zentralaren lankidetzari esker inplementatu zen. Bilbao Rķa 2000 erakundeak kudeatu zuen eta 1995-1999 bitartean finantzaketa europarra jaso zuen Europar Batzordearen URBAN ekimenaren eta Europako Gizarte Funtsaren bitartez.
URBAN Barakaldo programak bere osotasunean jarduera desberdinak elkartu zituen, besteak beste, ondorengoak:
- CEDEMI: Ezkerraldeko Enpresen Garapen Zentroa (CEDEMI), Bizkaiko Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak lagunduta, Ilgner eraikin birgaituan kokatu zen, enpresa-ekimen bideragarriak aholkatu, bideratu eta sendotzeko.
- Herriko plaza berria: Barakaldoko Herriko plaza berriak oinezkoentzako espazioa bikoiztu zuen. Diseinuan zorupeko aparkaleku zabala sartu zen eta, horri esker, zona merkataritzaren ikuspegitik suspertu da.
- Gizarte-zerbitzuen zentroa: gizarte-zerbitzuen zentroak harrezkero Barakaldon kultura- eta gizarte-programak eta -ekimenak garatzea ahalbidetu du. Zentroak eguneko eta asteburuko zentroa, erretiratuen egoitza, kultur etxea eta gizarte-programak garatzeko zerbitzua ditu.
- Inguralde eta prestakuntza-zentroa: Inguralde patronatua da eta Barakaldon prestakuntza nahiz enpleguaren jarduerak kudeatzea du helburu. Prestakuntza-zentroa instalatzeko erabilerarik ez zuen eraikina birgaitu da eta, horri esker, udalerriko enpleguaren eta prestakuntzaren zerbitzuak zentralizatu dira eta arreta berezia eskaini zaio zonan norberak bere enplegua sustatzeari.
Gaur egun hiriko ekonomia zerbitzuen sektorean Bilbao Exhibition Centre (BEC) erakustazoka), merkataritzan eta astialdian (MegaPark Barakaldo eta Max Center merkataritza-zentroekin) oinarritzen da. Horrek guztiak inguruko herri eta hiriekin komunikazioak hobetzen lagundu du.